100. ALDIZKARIA - 1998ko abuztuaren 21a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

MALERREKAKO MANKOMUNITATEA

Malerrekako Mankomunitateko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuko Etxez etxeko Laguntza Zerbitzuko famili langi0e izateko bi lanpostu, lan araubidean eta oposizio-lehiaketa bidez, betetzeko deialdia

1.-Arau orokorrak.

1.1. Malerrekako Mankomunitateko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuko Etxez etxeko Laguntza Zerbitzurako bi famili langile, oposizio-lehiaketa bidez, egun osoz eta kontratu finkoarekin hartzeko deialdia iragarri da.

Epaimahaiak gainditu duten izangaien zerrenda eginen du, puntuaziorik altuenetik baxuenera ordenatuta, eta Mankomunitateko Batzarrari izendapen proposamena helaraziko dio, gisa honetan:

-Bukaeran puntuaziorik altuena erdietsi duten bi izangaiendako proposatuko du lanaldi osoko famili langileen lanpostua, kontratu finkoarekin.

-Azken puntuazioetan hirugarren gelditu denetik abiatuta, gainditu duten gainerakoekin, zerrenda eginen du, erdietsitako azken puntuazioaren ario-ariora antolatua, eta hura Mankomunitateko Batzarrari eramanen zaio, ordezkapenak egiteko kontrata ditzan. Zerrenda hau osatzen dutenak bajak, oporrak, etab. betetzeko kontratatuko dira betebeharren arabera lortu duten puntuazioari orpoz orpo lotuz. Mankomunitateko Batzarrak behin betikoz onetsiko du epaimahaiak emandako zerrenda, eta gero mankomunitateburua izanen da ordezkapen kontratuak eginen dituena, zerrendari jarraituz.

1.2. Izendatuek bi hilabeteko frogaldia bete beharko dute, kontratua sinatzen denetik aitzina.

1.3. Ordainsariak E mailari dagozkionak izanen dira, arauzko igoerarekin, aparteko ordainsariak eta oporrak barne.

1.4. Lanaldia zerbitzuaren beharretara egokituko da eta Mankomunitateak edozein momentuan alda dezake.

1.5. Izendatuen eginkizuna izanen da, euren egoera dela kasua, Etxez etxeko Laguntza Zerbitzuaren premia duten pertsona nahiz familiez arduratzea eta haien etxeko lanak egitea.

1.6. Izendatuek, Mankomunitateko herriren batean izan beharko dute beren bizilekua.

2.-Izangaiek bete beharreko baldintzak:

2.1. Oposizio-lehiaketa honetan onartuak izateko, ondoko baldintzak bete beharko dituzte izangaiek eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean:

a) Espaniar nazionalitatea, edo Europako Batasuna osatzen duten nazio batekoa, izatea.

b) Adinez nagusia izatea.

c) Eskola ziurtagiria izatea.

d) B.1 motako gidatzeko baimena izan beharko du, baita ibilgailua ere.

e) Eginkizun horiek betetzeko gaitasun fisikoa eta psikikoa izatea.

f) Eginkizun publikoak betetzeko ezgaitua edo gabetua ez egotea, ez eta inongo administrazio publikoren zerbitzutik baztetua ere.

2.2. Lanpostua eskuratzen duen izangaiak arestiko baldintza horiek egiaztatu beharko ditu. Era berean, horien jabe izan beharko du hautapen prozesu osoan zehar, izandatua izan arte.

3.-Eskabideak.

3.1. Eskabideak mankomunitateko idazkaritzan, Donezteben baitago, aurkeztu beharko dira, hogeita hamar egun naturaleko epean, deialdia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina. Epea azken eguneko eguerdiko hamabietan bukatuko da.

3.2. Eskabideak aurkezteko epea luzaezina da.

3.3. Aurkeztu beharreko agiriak:

a) Deialdiari erasten zaion ereduaren araberako eskabidea, zati guztiak beteta, eta N.A.N.aren fotokopia.

b) 2.1. puntuan ezarten diren baldintzen kopia kautotua edo fotokopia konpultsatua, edo horri buruzko aitorpen zineztua eta lanbide gaitasuna frogatzen duten merezimendu guztien agiriak nahiz horien kopia kautotuak.

4.-Izangaien onarpena eta erreklamazioak.

4.1. Eskabideak aurkezteko epea bukatu ondoren, mankomunitateburuak izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onesten duen ebazpena emanen du, eta izangaiak baztertzeko izan diren arrazoiak azalduko ditu. Zerrenda Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da.

4.2. Izangai baztertuek, behin-behineko zerrenda Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ondoko hamar egun baliodunen barrenean, erreklamazioak egin ahalko dituzte eta, okerrik egin badute, zuzendu.

4.3. Erreklamazio epea iraganik eta horiek ebatzitakoan, mankomunitateburuak onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onetsiko du eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadin aginduko. Horrekin batean probak non, noiz eta zer ordutan hasiko diren ere argitaratuko da.

5.-Epaimahaia.

5.1. Epaimahaia ondoko kide hauek osatuko dute:

Mahaiburua: Miguel San Miguel Azpiroz, Mankomunitateburua.

Ordezkoa: Periko Mindeguia, Mankomunitateburuordea.

Bokalak:

1. Maite Mariezcurrena Nuin, Malerrekako Mankomunitateko Gizarte Ongizate Batzordekoa.

Ordezkoa: Jose Ignacio Marizcurrena Azpiroz.

2. Gizarte Ongizate Institutuko ordezkari bat eta bere ordezkoa.

3. Gizarte Laguntzaile bat eta bere ordezkoa.

Idazkaria: María José Larrayoz Ariztegui, Mankomunitateko idazkaria.

Ordezkoa: hura legez ordezkatzen duena.

5.2. Hautapen probak hasi aurretik eratuko da epaimahia. Epaimahaia eratzeko kideen gehiengo osoak egon beharko du bertan.

5.3. Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdi honetako oinarriak ulertu eta aplikatzerakoan sor daitezkeen afera guztiak.

5.4. Ariketa bakoitzerako deialdi bakarra eginen da, eta hartara izangaiek Nortasun Agiri Nazionala aldean daramatela joan beharko dute. Agertzen ez diren izangaiak oposiziotik bazterturik geldituko dira.

6.-Oposizio-lehiaketaren garapena.

6.1. Lehiaketa fasea:

a) Izangaiek alegaturiko merezimenduak baloratuko ditu epaimahaiak, ondoko baremoari jarraikiz. Merezimendu guztiak arigi bidez frogatu behar dituzte izangiek, oposizio lehiaketan parte hartzeko eskabidea aurkeztean, jatorrizko agiriak edo behar bezala konpultsatuak erabiliz horretarako. Deialdia argitaratzen den egunean egiaztatzen diren merezimenduak baizik ez dira kontuan hartuko.

b) Epaimahaiak noiznahi eskatzen ahal ditu izangaiek alegatutako merezimenduen gaineko azalpenak eta datu osagarriak. Epez kanpo alegatu eta egiaztatzen diren merezimenduak ez aurkeztutzat joko dira.

c) Lehiaketaldia bukatuta, epaimahaiak, Malerrekako Mankomunitateko iragarki oholean argitaratuko du izangaien zerrenda, lehiaketaldian bakoitzak lortu dituen puntuak adieraziz.

-Esperientzia famili langile bezala, Etxez etxeko Zerbitzuan aritzeagatik, 5 puntu urteko. Ez badu urte edo egun osoz lan egin, denboraren proportzioan kontatuko da. Gehienez 15 puntu.

-Ikastaroak: Lanarekin zerikusi zuzena duten 20 ordu edo gehiagoko formakuntza ikastaroetara joateagatik, 2 puntu, eta ikastaroa 40 ordu edo gehiagokoa baldin bada, 4 puntu ikastaroko. Gehienez 10 puntu emanen dira. Ikastaroen orduak zehazten ez badira, ez dira puntuatuko.

Lehiaketako fasearen gehieneko puntuazioa 15 puntukoa izango da.

6.2. Oposizioaldia.

a) Oposizialdia ondoko ariketek osatuko dute:

-Euskara proba: euskarako ahozko eta idatzizko proba, gehienez 10 puntu emanen duena. Proba hau zuzentzeko Hizkuntza Politikarako Departamentuko teknikari baten edo zonaldeko euskara teknikari baten lankidetza eskatuko da. Proba gainditzeko, gutxienez ere 7,5 puntu lortu beharko dira.

-Proba teorikoa: epaimahaiak 40 galdera motz prestatuko ditu eranskinean azaltzen diren gaien edukien funtsezko ideien gainean eta haiei erantzun beharko zaie, gehienez ere 2 ordutan. Proba gainditzeko beharrezkoa izanen da gutxienez ere 5 puntu erdiestea, probak dituen 10 puntuetatik. Galdera bakoitzaren kalifikazioa 0tik 0,25 puntu bitarte izanen da.

-Proba praktikoa: ariketa teoriko-praktikoa izanen da eta hartan epaimahaiak etxez etxeko laguntzaz hautatzen duen kasu baten gainean idatzi behar da gehienez ere bi ordutan. 10 puntu emanen dira gehienez ere, eta bazterturik geldituko dira 5 puntu eskuratzen ez duten guztiak.

-Epaimahaiakoekin elkarrizketa, gehienez ere 5 puntu.

Proba horiek guztiak, elkarrizketa izan ezik, baztergarriak izanen dira eta horietako bat gainditzen ez bada hurrengoa egiteko eskubidea galduko da.

7.-Probak gainditzen dituztenen zerrenda eta agiriak aurkeztea.

7.1. Merezimenduak baloratu eta oposizioaldiko ariketak sailkatu ondoren, epaimahaiak probak gainditu dituztenen zerrenda eginen du, puntu gehien atera duenetik gutxien atera duenera ordenatuta, eta zerrenda hori mankomunitateko iragarki oholean paratuko da. Epaimahaiak Batzarre Orokorrari luzatuko dio puntuaziorik altuena lortu duten bi izangaien aldeko izendapen proposamena.

7.2. Proposamen hori Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da.

7.3. Proposatzen diren izangaiek 30 egun naturaleko epea izanen dute, zerrenda Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aurrera, bere gaitasun oinarriak eta deialdian eskatutako gainerako baldintzak betetzen dituztela egiaztatzen duten agiriak aurkezteko. Izangaiek epe horretan dokumentazioa aurkezten ez badute, ezinbesteko kasuetan izan ezik, lanpostua eskuratzeko eskubidea galduko dute, eta bere baja probak gainditu dituztenen zerrendan haren ondotik heldu den izangaiarekin beteko da.

8.-Izendapena eta lanpostuaren jabetza hartzea.

8.1 Hautaketa prozesua bukatu eta aurreko puntuan aipatzen diren agiriak ekarri ondoren, Malerrekako Mankomunitateak, erabaki baten bidez, famili langile lanpostuak betetzeko izendatuko ditu. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da.

8.2. Izendatzen diren izangaiek hilabeteko epea izanen dute, izendapena jakinarazten zaienetik aurrera, karguaren jabe egiteko. Hala egiten ez badute, Malerrekako Mankomunitateko langile izateko eskubidea galduko dute, ezinbesteko kasuetan izan ezik.

8.3. Ordezkapenak egiteko famili langileen zerrendarako arauak:

Mankomunitateko Batzarrak behin betikoz onetsiko du epaimahaiak proposatutako zerrenda, eta bertan sartuko ditu 7. oinarrian ezarritakoa bete duten izangaiak.

Zerrenda hori osatzen dutenak, bajak, oporrak, etab. direla eta, ordezkapenak egiteko kontratatuko dira, beharrak zein diren, eta erdietsitako puntuazio ordenaren ario-ariora, eta mankomunitateburuak kasuan kasuko kontratuak sinatuko ditu ordezkapenak egiteko, zerrenda ordenari hertsiki jarraikiz. Halako baja bat betetzeko hautatu diren izangaiak ez badira erraten zaien epean lanpostura etortzen, puntuazio ordenaren ariora ondotik heldu den izangaia izendatuko da.

9.-Helegiteak.

Deialdi honen aurka, baita bere oinarri eta ekintzen aurka ere, helegite hauetako bat jar daiteke:

-Administrazioarekiko helegitea, Nafarroako Auzitegi Nagusiko arlo bereko sailari zuzendua, argitalpenaren edo jakinarazpenaren biharamunetik hasita bi hilabeteko epean.

-Aldez aurretik eta aukeran, gora jotzeko helegitea Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, argitara eman edo jakinarazi eta hilabeteko epean.

Donezteben, mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko abuztuaren bostean. Mankomunitateburua, Miguel San Miguel Azpiroz.

I. ERANSKINA

Eskabide eredua

...................... j/a, adinez nagusia, ............. N.A.N.aren jabe, 19...(e)ko ........ren ......(e)an ......(e)n, ..........(ko) probintzian jaioa eta ........(e)n, (.....) .......... kaleko .........ean, .......solairuan bizi dena, kode posta ........ eta telefono zk..............

Zure aitzinera agertzen da eta azaltzen du:

Malerrekako Mankomunitateko Oinarrizko Gizarte Zerbitzurako bi famili langile, lanaldi osoko eta oposizio-lehiaketa bidez hartzeko deialdian, ........ eguneko ..... Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen hartan, onartua izatea eskatzen duela.

Eskabideak aurkezteko epea akitzen den egunean, deialdian galdaturiko baldintza guztiak betetzen dituela.

Horrenbertzez,

Eskatzen du eskabide hau onartzea eta, hortaz, aipatu lanpostua betetzeko deialdira onartua izan dadin.

Donezteben, 199..(e)ko .....aren ...(ea)n.

(Sinadura)

II. ERANSKINA

Gaiak

1.-Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak Nafarroan.

2.-Etxez etxeko Laguntza Zerbitzua. Filosofia eta biztanle hartzaileak.

3.-Famili langilea: bete beharreko eginkizunak eta bere lanak Oinarrizko Gizarte Zerbitzu taldean.

4.-Zaharren problematika alderdi fisiko, psikiko eta sozialean.

5.-Ezinduaren problematika alderdi fisiko, psikiko eta sozialean.

6.-Etxebizitzaren higienea eta higiene pertsonala. Kontutan hartu beharrezko osasun-alderdiak.

7.-Elikadurak osasunean daukan garrantzia.

Iragarkiaren kodea: A9807478