100. ALDIZKARIA - 1998ko abuztuaren 21a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

L A R R A I N T Z A R

Obra lehiaketa

Larraitzarreko Kontzejuak, lehiaketarako deia egiten du "Larraintzarreko hornidura eta saneamendu sareen eta zoladuraren berrikuntza" proiektuan bildutako lanak kontratatzeko, baldintza orokor hauei jarraikiz:

Kontratuen xedea: Larraintzarreko hornidura eta saneamendu sareen eta zoladuraren berrikuntza.

Esleipen bidea: lehiaketa publikoa.

Enpresarien Sailkapena:

-E taldea, 1 azpitaldea, c) kategoria.

-G taldea, 3 azpitaldea, c) kategoria.

Kontraturako aurrekontua: 62.765.494 pezeta.

Obrak egiteko epea: bederatzi hilabete.

Proposamen aurkezpena: eskaintzak Ultzamako Udalaren erregistro orokorrean aurkeztuko dira, hogeita sei egun naturaleko epean iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, azken eguneko arratsaldeko ordu bata baino lehen. Azken eguna larunbata izanez gero, epea hurrengo astelehenera arte luzatuko da.

Aurkeztu beharreko agiriak: baldintza ekonomiko eta administratiboen pleguan agertzen direnak.

Proposamen ekonomikoak irekitzea: eskaintzak aurkezteko epea bukatu ondoko laugarren egun balioduneko arratsaldeko zortzietan irekiko dira.

Proiektua lizitatzaileen eskura dago udal bulegoetan, Larraintzarren (Ultzama), baita Rubio paperdendan ere, Bergamin Kalea, 10 zb., Iruña.

Larraintzarren, mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko abuztuaren hiruan. Kontzejuburua, Jesús Maria Legarrea Irure.

Iragarkiaren kodea: A9807593