100. ALDIZKARIA - 1998ko abuztuaren 21a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

E T X A L A R

Urbanizazio obren lehiaketa

Lehiaketaren xedea: 3. hirigintza unitateko urbanizazioa.

Esleipen mota: lehiaketa.

Kontrataren aurrekontua: 9.352.273 pta. (BEZa barne).

Egiteko epea: kontratua formalizatu eta hiru hilabeteko epean.

Proposamenen aurkezpena: eskaintzak Etxalarko Idazkaritzan aurkeztuko dira hogeita sei egun naturaleko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, azken eguneko arratsaldeko ordu bata baino lehen.

Epearen azken eguna larunbata edo bestaeguna suertatuko balitz, epea luzatuko da hurrengo lehen egun baliodunera.

Aurkeztu beharreko agiriak: baldintza ekonomiko administratiboen pleguan ageri direnak.

Proposamenen irekitzea: eskaintzak aurkezteko epea amaitu eta hurrengo lanegunean, arratsaldeko ordu batean, Etxalarko Udaletxean.

Baldintza tekniko eta administratiboak lizitatzaileen eskura daude Herriko Etxeko idazkaritzan.

Etxalarren, mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko abuztuaren lauan. Alkatea, Miguel Mª. Irigoien

PROPOSAMEN EREDUA

................... J/A-k ................ I.F.Z.aren titular, bere izenean edo ........................... ordezkatuz, helbidea ..............(e)ko ................. kalean duenak, ................. eguneko ........... zk.ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean Etxalarko Udalak argitara emandako iragarkia ikusi eta, 3. hirigintza unitateko obren proiektu eta baldintza tekniko eta administratiboen berri izanik, kompromezua hartzen du haiek egiteko ........... (letraz eta zenbakiz) ............ pezetaren truke, BEZa barne.

(Tokia, data eta sinadura)

Iragarkiaren kodea: A9807531