100. ALDIZKARIA - 1998ko abuztuaren 21a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

E T X A L A R

U.U. 3.eko zati bat urbanizatzeko hitzarmena. Birzatiketa ez dela beharrezkoa deklaratu da.

Etxalarko Udalak, 1998ko uztailaren 30ean eginiko osoko bilkuran, erabaki zuen 3. hirigintza unitateko zati bat urbanizatzeko hitzarmena onestea, eta birzatiketa ez dela beharrezkoa deklaratzea.

Jendaurrean jartzen da interesatuek, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta ondoko hamabortz egunetan, espedientea aztertu eta egokitzat jotzen dituzten alegazioak egin ahal ditzaten indarrean dauden arauak jarraituz.

Etxalarren, mila bederatziheun eta laurogeita hemezortziko uztailaren hogeita hamaikan. Alkatea, Miguel María Irigoien Sanzberro.

Iragarkiaren kodea: A9807530