100. ALDIZKARIA - 1998ko abuztuaren 21a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

OROTZ-BETELU

Olaldeko eskola zaharraren eraikina, enkantean

Orotz-Beteluko Udalak, 1998ko apirilaren 7an egin osoko bilkuran, enkante publikoaren deialdia egitea erabaki zuen, berea duen Olaldeko eskola zaharra besterentzeko. Etxea Olaldean dago, Hirilur Aberastasunaren Erregistroko 4. poligonoko 106. lurzatiaren barnean. Hasierako prezioa 17.000.000 pezeta da.

Enkantea arautuko duen baldintzen plegua, lizitatzaileen eskura egonen da, Orotz-Beteluko Herriko Etxeko idazkaritzan.

Proposamenak aurkezteko, 20 egun balioduneko epea dago, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Proposamenak, baldintzen pleguan ezarritakoaren ariora beteak eta hartan bildutako edukiarekin, Orotz-Beteluko Herriko Etxeko erregistroan aurkeztuko dira, goizeko bederatzietatik arratsaldeko ordu biak arte. Proposamenak jendaurrean irekiko dira, proposamenak aurkezteko epea akitu ondoko asteazken baliodunean, eguerdiko hamabietan.

Orotz-Betelun, mila bederatziehun eta lauretan hogeita hemezortziko abuztuaren bortzean. Alkatea, José María Arcelus Lusarreta.

Iragarkiaren kodea: A9807489