100. ALDIZKARIA - 1998ko abuztuaren 21a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

M E N D A V I A

Oihan enkantea

Udal honek, 1998ko uztailaren 30an egin osoko bilkuran, enkantea egitea erabaki zuen, ahozko posturen bidez, ondoko oihan probetxamendua saltzeko:

Lote bakarra: "El Sotillo" izeneko alderdian, 3.603 makal, 2.030, 835 metro kubiko zur eta enbor txiki egiten dutenak; hasierako prezioa: 15.637.430 pezeta.

Enkantea Mendaviako Herriko Etxeko batzar-aretoan eginen da, 1998ko irailaren 21ean, eguerdiko ordu batean.

Enkantean parte hartzeko nahitaezko baldintza izanen da 312.750 pezeta uztea, behin-behineko fidantzatako, baita Enpresa Sailkapen Agiria aurkeztea ere eskatuko da.

Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 231. artikuluari jarraikiz, enkantearen behin-behineko esleipenaren emaitzak sesta aldia izanen du.

Baldintza tekniko eta administratiboen plegua udal idazkaritzan daude eskura.

Mendavian, mila bederatziehun eta lauretan hogeita hemezortziko uztailaren hogeita hamaikan. Alkatea, Marisa Hermoso de Mendoza.

Iragarkiaren kodea: A9807488