100. ALDIZKARIA - 1998ko abuztuaren 21a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

M E N D A V I A

Proiektuaren hasierako onespena

Udalak Mendaviako hainbat karrika zolatzeko proiektua onetsi du, hasierako batean, osoko bilkuran. Estella, San Felices, San Bartolomé, Caralogroño, Gayarre, Sarasate eta Yesa karrikak dira zolatzekoak, eta Molino karrikako espaloia egitekoa, eta obra Toki Azpiegituetarako 1997- 1999 Hirurteko Planaren barnean dago. Proiektua Angel Fernández de Piérola, María Dolores Ganuza eta Aurora Idoate jaun-andre arkitektoek prestatu dute, eta hura jendaurrean egonen da 20 egunetan, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina. Bitarte horretan, espedientea prozedura aztertu nahi duen edozein pertsona fisiko edo juridikoren eskura egonen da, udal idazkaritzan, alegazioak aurkeztu ahal izateko.

Mendavian, mila bederatziehun eta lauretan hogeita hemezortziko abuztuaren seian. Alkatea, Marisa Hermoso de Mendoza.

Iragarkiaren kodea: a9807487