100. ALDIZKARIA - 1998ko abuztuaren 21a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

U X A N A B I L L A

Uso-paraden enkantea

Uxanabillako Udalak enkante publikoa eginen du, ahozko posturen bidez, herrilurretako uso-paradak errentan emateko.

Enkantea irailaren 5ean eginen da, arratseko bederatzietan, Uxanabillako Herriko Etxeko ekitaldi- aretoan. Baldintzen plegua ere hortxe dago, interesatuen eskura.

Uxanabillan, mila bederatziehun eta lauretan hogeita hemezortziko abuztuaren lauan. Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: A9807486