100. ALDIZKARIA - 1998ko abuztuaren 21a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

D E S O I O

Ehiza barruti publikoa eratzeko proiektua

Basa fauna eta haren habitatak babestu eta kudeatzeari buruzko martxoaren 5eko 2/1993 Foru Legea betez, aditzera ematen da hamabortz egunetan, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, jendaurrean egonen dela Desoioko Udalaren bulegoetan, ehiza barruti publiko bat eratzeko proiektuari buruzko espedientea, barrutian sartu beharreko lurren jabeek aukera izan dezaten beren lurrak proiektatutako barruti horretan sartzeari espreski uko egin diezaioten.

Barrutian sartu beharreko alderdiak: Desoio eta Espronceda.

Desoion, mila bederatziehun eta lauretan hogeita hemezortziko abuztuaren lauan. Desoioko Udaleko alkate udalburua, Luis Miguel Alvarez Yaniz.

Iragarkiaren kodea: A9807485