100. ALDIZKARIA - 1998ko abuztuaren 21a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I R U Ñ A

Lehiaketa publikorako deialdia, Lorazaintza Zerbitzurako erraboilak erostearren

Iruñeko alkatearen 1998ko uztailaren 20ko ebazpenaren bidez, lizitazio deia egin da Lorazaintza Zerbitzurako erraboilak erostearren. Baldintza orokorrak ondokoak dira:

Kontratuaren xedea: aipatutako hornikuntza kontratatzea.

Adjudikazio era: lehiaketa publikoa.

Urteko gastuaren gehieneko bolumena: 3.435.000 pezeta, BEZa eta garraioa barne.

Proposamenak aurkezteko tokia: proposamenak Udalaren erregistro orokorrean aurkeztuko dira, iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina 26 egun naturaletan eta azken egun balioduneko arratsaldeko ordu biak baino lehen.

Aurkeztu beharreko agiriak: baldintza ekonomiko administratiboen pleguan azaltzen direnak. Aurkeztu beharreko agiriek jatorrizkoak edo kopia kautotuak behar dute izan.

Hasierako agiriak irekitzeko eguna: eskaintzak aurkezteko epea agortu ondoko zortzigarren egun balioduneko goizeko bederatzietan. Egun hori larunbata bada, hurrengo egun baliodunean irekiko dira.

Proposamen ekonomikoak irekitzeko eguna: Hasierako agiriak ireki ondoko zortzigarren egun balioduneko goizeko bederatzietan. Egun hori larunbata bada, hurrengo egun baliodunean irekiko dira.

Baldintzen plegua nahiz aurrekontua lizitatzaileen eskura daude Alde Zaharreko bulegoan (Eslaba kalea, 1 bis).

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko abuztuaren zazpian. Alde Zaharraren, Hiri Altzarien eta Berdeguneen Alorreko zuzendaria, Miguel Herrera Esparza.

PROPOSAMEN EREDUA

Hau sinatzen duenak, ................... j/a-k, adinez nagusiak, ........ herriko bizilagunak, helbidea ........ kaleko ....... zenbakian duenak (eta Iruñean ............ kalean, jakinarazpenetarako), bere izenean edo (......... ordezkatuz), Lorazaintzako Zerbitzurako erraboilak erosteko baldintzen pleguaren berri izan du, eta hitza ematen du lan horiek eginen dituela aipatu agirei estu-estu lotuz ....... (letraz) ........ pezetaren truke, ........ (letraz) ........ hilabeteko gehieneko epean.

(Data eta sinadura)

Iragarkiaren kodea: A9807484