100. ALDIZKARIA - 1998ko abuztuaren 21a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I R U Ñ A

Iruñeko zoladurak berritzeko 1998ko kanpainako lanen lehiaketa publikoaren deialdia

Alkatetzak 1998ko abuztuaren 6an eman ebazpenaren bidez, Iruñeko zoladurak berritzeko 1998ko kanpainaren proiektuko lanak kontratatzeko lehiaketaren deialdia egin da. Baldintza orokorrak ondokoak dira:

Kontratuaren xedea: Iruñeko zoladurak berritzeko 1998ko kanpainaren proiektua.

Adjudikazio era: lehiaketa publikoa.

Enpresaren sailkapena: G multzoa, 4. azpimultzoa, d maila.

Kontrataren aurrekontua: 88.190.445 pezeta.

Burutze epea: 6 aste gehienez ere, eta 4 aste gutxienez ere.

Eskaintzen aurkezpena: eskaintzak Udalaren erregistro orokorrean aurkeztuko dira, hogeita sei egun naturaleko epearen barrenean, lizitazioaren iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, eta azken egun balioduneko eguerdiko ordu bata baino lehen. Azken egun hori larunbata bada, epea hurrengo egun baliodunean bukatuko da.

Aurkeztu beharreko agiriak: baldintza ekonomiko administratiboen pleguan agertzen direnak. Ekarri beharreko agiriek jatorrizkoak edo kopia kautotuak beharko dute izan.

Proposamen ekonomikoak irekitzea: eskaintzak aurkezteko epea bukatu ondoko bosgarren egun balioduneko arratsaldeko ordu batean, edo, larunbata bada, hurrengo egun baliodunean.

Proiektua lizitatzaileen eskura dago, azter dezaten, Merkatuko karrikako 11-3.ean dagoen Obra bulegoan.

Iruñean, mila bederatziehun eta lauretan hogeita hemezortziko abuztuaren zazpian. Alkatea, José Javier Chourraut Burguete.

PROPOSAMEN EREDUA

Hau sinatzen duenak, ................... j/a-ak, adinez nagusiak,............ herriko bizilagunak, helbidea ............... kaleko ........ zenbakian duenak (eta Iruñean ................ kalean, jakinarazpenetarako), bere izenean edo (........... ordezkatuz), Iruñeko zoladurak berritzeko 1998ko kanpainaren proiektuko lanen baldintzen pleguare, aurrekontuaren zein planoen berri izan du, eta hitza ematen du lan horiek eginen dituela aipatu agirei estu-estu lotuz ......... (letraz) ....... pezetaren truke, ....... (letraz) ......... hilabeteko gehieneko epean.

(Data eta sinadura)

Iragarkiaren kodea: A9807483