100. ALDIZKARIA - 1998ko abuztuaren 21a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I Z A B A

Oihan enkantea

Udal honek, behar bezala baimenduta, salgai jarri du plegu itxiaren bidezko enkante publikoan ondoko oihan probetxamendua:

Lote bakarra: "Arrartea" izeneko alderdian, 522 ler gorri, 835,530 metro kubiko zur egiten dutenak. Lizitaziorako hasierako prezioa: 5.307.250 pezeta.

Proposamenak, iragarkiaren behealdean erantsitako ereduari jarraikiz behar bezala beteak eta, horiekin batera, lizitazioaren hasierako prezioaren % 2 Diruzaintzan sartu izanaren gordekina eta Enpresaren Sailkapen agiriaren ziurtagiria, udal idazkaritzan aurkeztuko dira iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta hamabosgarren egun balioduneko 13,00ak arte. Ondoren proposamenak irekiko dira.

Baldintzen plegua udal idazkaritzan egonen da interesatuen eskura.

Izaban, mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko abuztuaren zazpian. Alkate udalburua, Angel Luis de Miguel Barace.

PROPOSAMEN EREDUA

................... J/A-k, ................ zenbakidun N.A.N.aren jabe, .........(e)ko bizilaguna, helbidea, ................(e)n ................... karrika/plazako.... zenbakian duenak, Izabako Udalaren ......... oihan lotea, 1998ko ........... Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean iragarritakoa, berari adjudikatzea eskatzen du. Horretarako balorazio teknikoa onartzen du eta ......... (letra eta zenbakitan) .......... pezeta eskaintzen ditu.

Iragarkiaren kodea: A9807481