100. ALDIZKARIA - 1998ko abuztuaren 21a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A N T S O A I N

E D I K T U A

Antsoaingo Udalak lizitazioa iragarri du ondoko kontratua adjudikatzeko:

-Kontratuaren xedea: Udal planeko U-I unitatea urbanizatzeko proiektua egitea.

-Proiektua egiteko epea: hiru hilabete.

-Prozedura: lehiaketa irekia.

-Lizitazio aurrekontua: 33.750.000 pezeta, BEZa barne.

-Proposamenak aurkezteko tokia: Udalaren erregistro orokorra, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ondoko hogeitaseigarren egun naturaleko arratsaldeko ordu bata baino lehen.

-Eskabide eredua: baldintzen pleguan azaltzen dena.

-Bestelako xehetasunak: udal bulegoetan dauden proiektuan eta klausula administratibo partikularren pleguan azaltzen dira.

Antsoainen, mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko abuztuaren seian. Alkatea, Alfredo García López.

Iragarkiaren kodea: A9807480