100. ALDIZKARIA - 1998ko abuztuaren 21a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

865/1998 EBAZPENA, uztailaren 27koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Administrazio eta Giza Baliabideen zuzendariak emana, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Erradiodiagnostikoaren arloko barrutiko sendagile espezialista izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdian izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesten duena.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak otsailaren 17an emandako 203/1998 Ebazpenaren bidez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Erradiodiagnostikoaren arloko barrutiko sendagile espezialista izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren testua onetsi zen. Deialdi hori 1998ko martxoaren 30eko 38. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Administrazio eta Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak maiatzaren 26an emandako 684/1998 Ebazpenaren bidez, deialdian onartu eta bazterturiko izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen. Zerrenda hori 1998ko ekainaren 22ko 74. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen.

Erreklamazioak egiteko epea amaitu delarik, bidezko da deialdi horretan onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onestea.

Horrenbestez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren egitura organikoa aldatu zuen abenduaren 26ko 604/1995 Foru Dekretuaren bidez eman zaizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Erradiodiagonostikoaren arloko barrutiko sendagile espezialista izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdian izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda, ondotik heldu dena, onestea:

-TXANDA IREKIA

Onartuak:

ALFARO ADRIAN, M. CARMEN

ANTON MUNARRIZ, CRISTINA

AREJOLA KUHLS, EVA

ATONDO ALBENIZ, M.ª TERESA

CABADA GIADAS, TERESA

CORCHON ZAMORA, M.ª CARMEN

EGUIZABAL SUBERO, CARMELO

GONZALEZ DE LAS HERAS, ESTHER

INCHUSTA SARASIBAR, M.ª ISABEL

MELLADO RODRIGUEZ, MAITE

MELLADO SANTOS, JOSE M.ª

OLLO PEREZ, M.ª CORAL

PASTOR SANCHEZ, CARLOS

PEREZ DEL PALOMAR ALDEA, LAURA

RODRIGUEZ CEREZO, M.ª INES

SAN JULIAN ARANGUREN, PAULA

SANCHEZ BARRADO, JOSE MANUEL

SARASIBAR SUBIZA, ELENA

VEGA ERASO, JUAN ANDRES

Baztertuak:

MARRERO CALVO, SUSANA (1)

(1) Baztertua, 2.1.1.c) idazatian adierazitako tituluaren agiri jatorrizkoa edo kopia konpultsatua ez ekartzeagatik.

-SUSTAPEN TXANDA

Onartuak: Inor ere ez.

Baztertuak: Inor ere ez.

2. Oposizioaldiko lehenbiziko ariketa 1998ko urriaren 27an, eguerdiko 12:00etan, Nafarroako Ospitaleko Irakasgelan, izanen dela adieraztea.

3. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadin agintzea.

4. Ebazpen hau igortzea epaimahaikideei, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileriaren Kudeaketa, Sarrera eta Barne Igoerarako Zerbitzura, Deialdiak Izapidatzeko Unitatera eta Osasun Departamentuko idazkari teknikoari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko uztailaren hogeita zazpian.-Dagokiona kanpoan izanik, Langileariaren eta Lan Harremanen zuzendariordea (Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen uztailaren 23ko 880/1998 Ebazpena), José Luis Ruiz Ciruelos.

Iragarkiaren kodea: A9807168