100. ALDIZKARIA - 1998ko abuztuaren 21a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

L E I T Z A

Xehetasun azterlanaren hasierako onespena

Leitzako Udalbatzak, 1998ko ekainaren 26an eginiko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen PII Landa Industrialdeko P.11.b eta P.12.b lurzatien lerrokadurak eta eraikigarritasunaren kokapena aldatzeko xehetasun azterlana, IREBER, S.I. enpresak sustatua, hamabost eguneko epean aditzera emanez, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Aipatu xehetasun azterlana aztergai izanen da Udaletxeko idazkaritzan, jendearen harrerako ordutegian, eta egoki juzkatzen diren alegazioak egin ahalko dira.

Leitzan, mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko uztailaren hamaseian. Alkatea, Mikel Illarregi Elberdin.

Iragarkiaren kodea: A9806944