100. ALDIZKARIA - 1998ko abuztuaren 21a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

ETXARRI-ARANATZ

Oihan enkantea % 20 merkeago

Udalak, mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko uztailaren seian egin osoko bilkura arruntean, behar bezala baimendua, plegu itxiaren bidezko enkante publikoan saltzea erabaki zuen oihan probetxamendu hau:

Lotea: 26 pago, 23 metro kubiko zur egiten dutenak, 341 haritz, 347 metro kubiko zur egiten dutenak eta 159 haritz amerikar, 177 metro kubiko eta 231 metro kubiko egur egiten dutenak

Hasierako prezioa: 3.774.357 pta. (hiru milioi zazpiehun eta hirurogeita hamalau mila, dirurehun eta berrogeita hamazazpi pezeta).

Lotea Leinube parajean dago, Etxarri-Aranazko herrilurretan.

Enkantean parte hartzeko ezinbestekoa da lanbidearen kalifikazio agiria aurkeztea, baita hiruzaintzan probetxamenduaren ehuneko 2 utzi izana frogatzen duen gordekina ere.

Proposamenak Udalaren erregistro orokorrean aurkeztuko dira aurtengo abuztuaren 30a baino lehen eta jendea hartzeko orduetan, hau da, goizeko hamarretatik arrasaldeko biak arte, astelehenetik ostiralera. Kartazal itxian aurkeztuko dira, hain zuzen ere, lotearen datuekin eta iragarki proposamen ereduarekin ondoko eranskinean dagoena.

Gaineko baldintza teknikoak eta ekonomiko- administratiboak Udal idazkaritzan daude interesatuen eskura.

Etxarri-Aranatzen, mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko uztailaren hogeian. Alkatea, sinadura ulertezina

PROPOSAMEN EREDUA

Izen-abizenak: ........................... Herria: .................. Helbidea: ........... N.A.N.: ..........

Bere izenean edo ................. ordezkatuz (I.F.K. zenbakia: .............), oihan enkanteko lotea saltzeko iragarkiaren berri izanik, hau da:

Lotea: 26 pago, 23 metro kubiko zur egiten dutenak, 341 haritz, 347 metro kubiko zur egiten dutenak eta 159 haritz amerikar, 177 metro kubiko zur eta 231 metro kubiko egur egiten dutenak.

Enkantea 1998ko ekainaren hamabosteko 7. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu da eta aipatu probetxamenduagatik ............ (letraz eta zenbakiz) ............. pezeta eskaintzen dut, beti ere enkantea nahiz probetxamendua arautzen dituzten baldintzei jarraituz.

(Sinadura)

Iragarkiaren kodea: A9806940