100. ALDIZKARIA - 1998ko abuztuaren 21a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

NEKAZARITZA, ABELTZAINTZA ETA ELIKADURA DEPARTAMENTUA. Zehapen espedientea.

Guztiendako Administrazio Prozedura arautzen duen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 135. artikuluan aurreikusiriko jakinarazpena, Antonio Jiménez Fernández jaunari 1952ko abenduaren 20ko Epizootiei buruzko Legea eta garapeneko Erregelamendua ustez hausteagatik irekiriko 5498E zehapen espedientearen ebazpenari buruzkoa, ezinezkoa izan denez, honen bidez Lege horretako 59.4 artikuluan xedatutakoa betetzeari ekin zaio.

"1998ko ekainaren 22ko FORU AGINDUA, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariak emana, Antonio Jiménez Fernández jaunari zehapen espedientea irekitzen diona abeltzaintzako araudia ustez hautsi duelako.

Ikusirik Castejongo Goardia Zibilaren Natura Babesteko Zerbitzuak 98-04-8an Antonio Jiménez Fernández jaunaren kontra egindako salaketa, 1952ko abenduaren 20ko Epizootiei buruzko Legea eta hori garatzen duen 1955eko otsailaren 4ko Erregelamendua, maiatzaren 7ko 1665/76 E.D.k eguneratua, ustez hausteagatik.

Nafarroako Gobernuari buruzko Legearen 36. artikuluan emandako eskurantzak direla eta, nekazaritzaren, abeltzaintzaren eta nekazaritzako elikagaien arloko zehapenetarako administrazio prozedura onesten duen 369/1997 Foru Dekretuaren 4. artikuluari jarraikiz eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26kok 30/1992 Legea aplikatuz,

AGINDU DUT:

1. Antonio Jiménez Fernández jaunari, 33930693 zk.ko N.A.N., 5798E zk.ko zehapen espedientea irekitzea, ustez abeltzaintzaren kontserbazioa eta saneamendua erregulatzen duen araudia urratzeagatik.

2. María Carmen Oteiza Ugarte andrea, Administrazio Publikoko teknikaria, instruktore izendatzea.

Izendapen honen kontra zilegi da errefusatzea, 30/1992 Legearen 29. artikuluan aurreikusi moduan.

3. Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariak du espedientea ebazteko eskumena, nekazaritzaren, abeltzaintzaren eta nekazaritzako elikaduraren arloko zehapen prozedura administratiboari buruzko abenduaren 9ko 369/1997 Foru Dekretuaren 9. artikuluaren indarrez.

4. 369/1997 Errege Dekretuaren 6. artikulua dela eta, duen erantzukizuna bere borondatez aitortzeko aukeraren berri ematen zaio, hartan aurreikusitako ondorioekin. 12. artikuluan xedatutakoaren babesera ere jo dezake, zehapena ehuneko hogeita hamar murrizteko.

5. Foru Agindu hau salatuari, salatzaileari eta instruktoreari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko ekainaren hogeita bian.-Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilaria, Ignacio Javier Martínez Alfaro".

KARGUEN PLEGUA

5798E zehapen espedientea

1.-Salatua: Antonio Jiménez Fernández jauna.

Helbidea: Basora, 11 - 08580 Sant Quirze de Besora (Bartzelona).

2.-Arau-haustearen eguna eta tokia: 1998ko apirilaren 7a, N-121-A errepideko 3,500 km-an, Cascanteko (Nafarroa) udal mugapean.

3.-Salaturiko egintza(k): B-2866-PP matrikulako ibilgailuan 250 untxi garraiatzeagatik, ibilgailua animalia biziak garraiatzeko ibilgailuen Erregistroan inskribatuta egon gabe. Antonio Jiménez Fernández jauna ari zen garraioan.

4.-Arau-haustea(k) eta hautsiriko agindua(k):

-1952ko abenduaren 20ko Epizootiei buruzko Legea eta hori garatzen duen 1955eko otsailaren 4ko Erregelamendua, zeinaren 52. artikuluko 4. lerroaldeak adierazten baitu animalia biziak garraiatzeko ibilgailuak dauzkaten enpresa edo partikularrak behartuta daudela haiek beren probintziako Abeltzaintza Burutzan erregistratzera.

5.-Proposaturiko zehapena (Graduazioa eta Zenbatekoa).

Aipatu gertaerak arau-hauste ez hain larritzat jotzen dira, 1665/76 E.D.aren 1 eta 2. artikuluei eta Epizootien Erregelamenduko (E.D. berak eguneratuko) 217. artikuluari jarraikiz, eta 2.500 pezetatik 100.000 pezetara bitarteko isuna ezar daiteke; dagokiokeen zehapena 15.000 pezetakoa da, instrukziotik ateratzen dena alde batera utzi gabe.

369/1997 Foru Dekretu horren 5. artikuluan xedatutakoari jarraituz, hamabost egun balioduneko epea ematen zaio bere eskubideen alde bidezkotzat jotzen dituen alegazioak egiteko, bai eta datuak, argibideak edo agiriak aurkeztu eta egokitzat jotzen duen froga proposatzeko ere.

Epe horretan, aipatu espedientea aztertu ahalko du Abeltzaintza Atalean (Tutera k., 20-behea - Iruña). Ondoko zerrendan zehazten diren dokumentuak ditu espediente horrek.

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko ekainaren hogeita bian.-Instruktorea, Carmen Oteiza Ugarte.

Iragarkiaren kodea: A9807004