100. ALDIZKARIA - 1998ko abuztuaren 21a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

864/1998 EBAZPENA, uztailaren 27koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Administrazio eta Giza Baliabideen zuzendariak emana, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko urologia arloko barrutiko sendagile espezialista izateko bi lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdian izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesten duena.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak otsailaren 23an emandako 240/1998 Ebazpenaren bidez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko urologia arloko barrutiko sendagile espezialista izateko bi lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren testua onetsi zen. Deialdi hori 1998ko apirilaren 13ko 44. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Administrazio eta Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak maiatzaren 29an emandako 701/1998 Ebazpenaren bidez, deialdian onartu eta bazterturiko izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen. Zerrenda hori 1998ko uztailaren 6ko 80. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen.

Erreklamazioak egiteko epea amaitu delarik, bidezko da deialdi horretan onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onestea.

Horrenbestez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren egitura organikoa aldatu zuen abenduaren 26ko 604/1995 Foru Dekretuaren bidez eman zaizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko urologia arloko barrutiko sendagile espezialista izateko bi lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdian izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda, ondotik heldu dena, onestea:

-TXANDA IREKIA

Onartuak:

BERNE MANERO, JOSE MIGUEL

CAMPA BARTOLO, JOSEP

GARRON AOIZ, LUIS

JIMENEZ CALVO, JESUS

LANZAS PRIETO, JOSE MANUEL

MILLAN SERRANO, JOSE A.

RIVAS ALONSO, ANDRES

Baztertuak:

MARAÑA FERNANDEZ, TERESA (1) (2)

(1) Baztertua, 2.1.1.c) idazatian adierazitako tituluaren agiri jatorrizkoa edo kopia konpultsatua ez ekartzeagatik.

(2) Baztertua, espedientea formalizatu eta azterketa egiteko eskubidea izateko, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kontuan 1000 pezeta sartu izanaren egiaztagiria ez aurkezteagatik, 3.2.a) idazatian adierazi bezala.

-SUSTAPEN TXANDA

Onartuak: Inor ere ez.

Baztertuak: Inor ere ez.

-OSASUN SISTEMA NAZIONALAREN GAINERAKO LANGILEENDAKO LEKUALDATZE LEHIAKETA

Onartuak:

NAPAL LECUMBERRI, SATURNINO

Baztertuak: Inor ere ez.

2. Oposizioaldiko lehenbiziko ariketa 1998ko urriaren 5ean, arratsaldeko 17:00etan, Tuterako Ospitaleko Ekitaldi aretoan, izanen dela adieraztea.

3. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadin agintzea.

4. Ebazpen hau igortzea epaimahaikideei, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileriaren Kudeaketa, Sarrera eta Barne Igoerarako Zerbitzura, Deialdiak Izapidatzeko Unitatera eta Osasun Departamentuko idazkari teknikoari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko uztailaren hogeita zazpian.-Dagokiona kanpoan izanik, Langileariaren eta Lan Harremanen zuzendariordea (Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen uztailaren 23ko 880/1998 Ebazpena), José Luis Ruiz Ciruelos.

Iragarkiaren kodea: A9807169