100. ALDIZKARIA - 1998ko abuztuaren 21a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

EKONOMI ETA OGASUN DEPARTAMENTUA. Ediktua.

Honakoaren bidez aditzera ematen zaio Juan Carlos Laya Jimeno jaunari (I.F.Z. 33.417.048-A, azken helbide ezaguna Burlatako Zangozako Merinaldea kaleko 13an, 2. esk.), Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko eta Ondarearen gaineko Zergen Kudeaketa Atalak, martxoaren 5ean, ebazpena eman zuela 1994, 1995 eta 1996ko ekitaldietako Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko ikuskapen akten ondorioz, desadostasunez sinatuak, irekitako espedientea dela eta. Testua ez da berriz azalduko, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoaren eta Guztiendako Administrazio Prozeduraren Oinarriei buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 61. artikuluan aurreikusitako inguruabarrak daudela uste baita.

Aipatu ebazpenaren ondorioz, behin-behineko zerga likidazio batzuk egin dira, ondoko kasu bakoitzean adierazten diren zerga, zergaldi eta tributu zorrak direla eta:

Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga

Zergaldia: 1994 urtea.

Tributu zorra: 261.077 pezeta.

Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga

Zergaldia: 1995 urtea.

Tributu zorra: 673.632 pezeta.

Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga

Zergaldia: 1996 urtea.

Tributu zorra: 957.765 pezeta.

Ezinezkoa izan denez aipatu ebazpenaren eta azaldu tributu zorrei dagozkien likidazioen jakinarazpena egitea, martxoaren 12, apirilaren 21 eta ekainaren 25ean saiatu arren, horren arrazoi direlarik dagozkien agirietan adierazten diren inguruabarrak, eta azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.4 eta 61. artikuluetan aurreikusitakoari jarraikiz, Ediktu hau argitaratu da, eta aditzera ematen zaio interesatuari, zortzi eguneko epean, honakoa Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesatua bera edo bere ordezkari bat ager dadila Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko eta Ondarearen gaineko Zergen Kudeaketa Atalaren bulegoetara (Iruñeko Karlos III.a etorbidea, 4-4.a), jakinarazpena egintzat jo dadin. Ohartarazten zaio, epe horretan agertzen ez bada jakinarazpena egintzat joko dela, ondorio guztietarako, aipatu epearen azken egunean.

Aipatu egintza administratiboaren eta behin-behineko likidazioen kontra gora jotzeko errekurtsoa jarri ahalko da Nafarroako Gobernuari zuzendua (Tributu arloko Txosten eta Ebazpen Organoa), horiek jakinarazi eta hilabeteko epean. Ohartarazten zaio, errekurtsoa jartzeak ez duela kentzen zerga ordaintzeko betebeharra.

Behin-behineko likidazioen ondorio diren tributu zorrak jakinarazten direnetik hasita hilabeteko epean ordaindu beharko dira, Nafarroako Ogasun Publikoaren laguntzaile den edozein entitatetan dirua sartuta; hala ere, Ekonomi eta Ogasun Departamentuko Dirubilketa Zerbitzuan eskatu ahalko da aipatu diru kopurua ordaintzeko gerorapena edo zatika ordaintzeko aukera. Epe hori iragan eta dirusarrera egin ez bada edo gerorapena zein zatika ordaindu ahal izatea eskatu ez, premiamendu prozedurari hasiera eman ahalko zaio, Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko abenduaren 26ko 8/1989 Foru Legearen 17.2 artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko ekainaren hogeita hamarrean.-Tributu Zerbitzuko zuzendaria, Daniel Mata Altolaguirre.

Iragarkiaren kodea: A9807071