100. ALDIZKARIA - 1998ko abuztuaren 21a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

AKATS ZUZENKETA, Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak ekainaren 19an emandako 2224/1998 Foru Aginduarena. Agindu horren bidez, errepideko garraio publikoaren sektorean prestakuntza ekintzetarako dirulaguntzak emateko deialdia egin zen.

1998ko abuztuaren 5eko 93. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara emandako Foru Agindu horren testuak akatsik badela oharturik, ondotik ematen da behar den zuzenketa:

5440. orrialdean, hirugarren oinarrian. Eskabideak.

Honela dioen tokian: "Eskabideak aurkezteko epea Foru Agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman eta biharamunean hasiko da eta 1998ko uztailaren 31n bukatuko da."

Honela behar du: Eskabideak aurkezteko epea Foru Agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman eta biharamunean hasiko da eta 1998ko irailaren 15ean amaituko da."

Iragarkiaren kodea: A9807455