100. ALDIZKARIA - 1998ko abuztuaren 21a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

789/1998 FORU AGINDUA, uztailaren 28koa, Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak emana, Leitzako Arau Subsidiariak 3. poligonoko 131. lurzatian, Gure Etxea eraikinean, aldatzeko espedientea, Francisco Calderón Villabona jaunak sustatua, behin betikoz onesten duena.

Leitzako Udalak idazpuruan aipatu espedientea aurkeztu du Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuan, behin betikoz onetsia izan dadin.

Ikusirik ekarritako dokumentazioa eta Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuak emandako adostasun txostena, bidezko da espediente hori behin betikoz onestea, Foru Agindu honen xedapen zatian adierazten diren zehaztapenak eginda.

Horren ondorioz, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legearen 116. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

AGINDU DUT:

1. Leitzako Arau Subsidiariak 3. poligonoko 131. lurzatian, Gure Etxea eraikinean, aldatzeko espedientea, Francisco Calderón Villabona jaunak sustatua, behin betikoz onestea, zehaztapen hauek eginda:

-Vianako Printzea Erakundeko Ondare Arkitektonikoaren Atalaren txostenaren zehaztapenak bete beharko dira.

-Lurzatiaren hirigintzako baldintzak, hots, altuera, bolumena eta etxebizitza kopurua, deskatalogatu nahi den eraikinarenak bezalakoak izanen dira.

2. Foru Agindu honen aurka helegite arrunta paratzen ahal dela adieraztea, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hura jakinarazi edo, bestela, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta hilabeteko epean gehienez ere, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114.etik 116.era bitarteko artikuluei jarraikiz.

3. Foru Agindu hau Leitzako Udalari eta Francisco Calderón Villabona jaunari jakinaraztea eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara ematea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko uztailaren hogeita zortzian.-Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilaria, Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: A9807174