100. ALDIZKARIA - 1998ko abuztuaren 21a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

788/1998 FORU AGINDUA, uztailaren 28koa, Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak emana, Aranguren Ibarreko Hirigintza Planeamendurako Arau Subsidiarioak, Taxoareko I-2T Sektorean, aldatzeko espedientea, Agropecuaria Navarra, Sociedad Cooperativa-k sustatua, behin betikoz onesten duena.

Arangurengo Udalak idazpuruan aipatu espedientea aurkeztu du Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuan, behin betikoz onetsia izan dadin.

Ikusirik ekarritako dokumentazioa eta Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuak emandako adostasun txostena, bidezko da espediente hori behin betikoz onestea.

Horren ondorioz, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legearen 116. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

AGINDU DUT:

1. Aranguren Ibarreko Hirigintza Planeamendurako Arau Subsidiarioak, Taxoareko I-2T Sektorean, aldatzeko espedientea, Agropecuaria Navarra, Sociedad Cooperativa-k sustatua, behin betikoz onestea, zehaztapen hauek eginda:

A. Espedientean ez da ezer aipatzen 10/94 Foru Legearen 73. artikuluak eta 85/95 Foru Dekretuaren 28. artikuluak adierazten dutena bete beharraz. Hortaz, Udalari oroitarazten zaio arbolak landatu beharko dituela, multzoka nahiz banaka, sektorearen azaleraren % 10ean, erabilera publikoko gune libreetan hain zuzen.

B. 10/94 Foru Legearen hirugarren xedapen iragankorrarekin bat etorriz, Aranguren Ibarreko Udalak banaketa eremuak mugatu beharko ditu, batezbesteko probetxamendua zehaztuta, izan ere, aipatu Foru Legearen 127.2.a) artikuluaren arabera, eginkizun hori udal eskumena baita.

2. Foru Agindu honen aurka helegite arrunta paratzen ahal dela adieraztea, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hura jakinarazi edo, bestela, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta hilabeteko epean gehienez ere, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114.etik 116.era bitarteko artikuluei jarraikiz.

3. Foru Agindu hau Aranguren Ibarreko Udalari eta Agropecuaria Navarra, Sociedad Cooperativa-ri jakinaraztea eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara ematea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko uztailaren hogeita zortzian.-Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilaria, Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: A9807173