100. ALDIZKARIA - 1998ko abuztuaren 21a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

787/1998 FORU AGINDUA, uztailaren 28koa, Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak emana, Artika (Berriobeiti) eta Berriozarko Arau Subsidiariak, Artiberri Sektorean, aldatzeko espedientea, Berriobeiti eta Berriozarko udalek sustatua, behin betikoz onesten duena.

Berriobeiti eta Berriozarko udalek idazpuruan aipatu espedientea aurkeztu dute Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuan, behin betikoz onetsia izan dadin.

Ikusirik ekarritako dokumentazioa eta Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuak emandako adostasun txostena, bidezko da espediente hori behin betikoz onestea, Foru Agindu honen xedapen zatian adierazten diren zehaztapenak eginda.

Horren ondorioz, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legearen 116. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

AGINDU DUT:

1. Artika (Berriobeiti) eta Berriozarko Arau Subsidiariak, Artiberri Sektorean, aldatzeko espedientea, Berriobeiti eta Berriozarko udalek sustatua, behin betikoz onestea, zehaztapen hauek eginda:

A. Artiberri Sektorearen mugapenak Iparraldeko Ingurubidetik sarbidea egiteko behar diren lurrak hartuko ditu, bide horrek berak okupatzen dituen foru lur publikoen mugaraino, horrela zehaztuta baitago Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentuak emandako txosten loteslean.

B. 10/1994 Foru Legearen Hirugarren Xedapen iragankorrarekin bat etorriz, udalek banaketa eremuak mugatuko dituzte, batezbesteko probetxamendua emanda, aipatu Foru Legearen 127.2.a) artikuluaren arabera, udal eskumena baita.

2. Foru Agindu honen aurka helegite arrunta paratzen ahal dela adieraztea, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hura jakinarazi edo, bestela, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta hilabeteko epean gehienez ere, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114.etik 116.era bitarteko artikuluei jarraikiz.

3. Foru Agindu hau Berriobeiti eta Berriozarko Udalei eta Artikako Kontzejuari jakinaraztea eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara ematea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko uztailaren hogeita zortzian.-Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilaria, Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: A9807172