100. ALDIZKARIA - 1998ko abuztuaren 21a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

786/1998 FORU AGINDUA, uztailaren 28koa, Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak emana, Buñuelgo Arau Subsidiariak 5. poligonoko 311, 312 eta 313. lurzatietan aldatzeko espedientea, Azucarera 2.000, S.L.k sustatua, behin betikoz onesten duena.

Buñuelgo Udalak idazpuruan aipatu espedientea aurkeztu du Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuan, behin betikoz onetsia izan dadin.

Ikusirik ekarritako dokumentazioa eta Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuak emandako adostasun txostena, bidezko da espediente hori behin betikoz onestea, Foru Agindu honen xedapen zatian adierazten den zehaztapena eginda.

Horren ondorioz, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legearen 116. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

AGINDU DUT:

1. Buñuelgo Arau Subsidiariak 5. poligonoko 311, 312 eta 313. lurzatietan aldatzeko espedientea, Azucarera 2.000, S.L.k sustatua, behin betikoz onestea, zehaztapen hau eginda: aldaketaren xede den lurra aipatu lurzatiei loturik gelditu beharko da erregistroan.

2. Foru Agindu honen aurka helegite arrunta paratzen ahal dela adieraztea, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hura jakinarazi edo, bestela, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta hilabeteko epean gehienez ere, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114.etik 116.era bitarteko artikuluei jarraikiz.

3. Foru Agindu hau Buñuelgo Udalari eta Azucarera 2.000, S.L.ri jakinaraztea eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara ematea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko uztailaren hogeita zortzian.-Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilaria, Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: A9807171