96. ALDIZKARIA - 1997ko abuztuaren 11

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

272/1997 FORU AGINDUA, uztailaren 15ekoa, Hezkuntza eta Kultura kontseilariak emana, Nafarroako Lanbide Tailerren programarako ekipamendua erosteko baimena ematen duena.

Hezkuntza eta Kultura Departamentuak lizitaziorako deia egin du, Nafarroako Lanbide Tailerren programarako ekipamendua erosteko, ondoko baldintza orokor hauen arabera:

Mota: lehiaketa.

Xedea: Nafarroako Lanbide Tailerren programarako ekipamendua erostea.

Aurrekontua: 5.940.000 pezeta.

Proposamenen aurkezpena: iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita hogeita seigarren egun naturala arte, Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorrean (Karlos III.a etorbidea, 2, Iruña) edo Hezkuntza Zuzendaritza Nagusiko Erregistroan (Santo Domingo kalea, z.g., Iruña).

Aurkeztu beharreko agiriak: administrazio klausula partikularren pleguan ageri direnak. Aurkeztu beharreko agiriek jatorrizkoak edo kopia kautotuak beharko dute izan.

Eskaintzak jendaurrean irekitzea: jendaurrean, proposamenak aurkezteko epea amaitu eta biharamunetik laugarren egun balioduneko eguerdiko hamabietan, Hezkuntza Zuzendaritza Nagusiko Bilkura Aretoan (Santo Domingo kalea, z.g., Iruña).

Administrazio klausulen eta manu teknikoen pleguak lizitatzaileen eskura daude, azter ditzaten, Inbertsio Zerbitzuko Erosketa Bulegoan, Iruñeko Santo Domingo kalea, z.g., 8,30etatik 14,30ak arte.

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hamazazpiko uztailaren hamabostean.-Hezkuntza eta Kultura kontseilaria, Jesús Javier Marcotegui Ros.

PROPOSAMEN EREDUA

.......................... J/A-ak, ............................ helbidea duenak, .......................... ordezkatuz, Nafarroako Lanbide Tailerren programarako ekipamendua erosteko, 1997ko ...........aren .......(e)ko ........ zenbakiko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman den iragarkiaren berri izan duelarik, bai eta hura agintzen duten administrazio klausulen eta manu teknikoen pleguena ere, konpromisoa hartzen du hori egiteko, aipatu dokumentuei hertsiki lotuz, eta horretarako ondoko eskaintza hau egiten du:

PREZIOA EKARTZEKO

(Eguna eta proposatzailearen sinadura)

1. lotea: automozio makina eta ekipoak, eta txapa: 2.300.000 pezeta.

2. lotea: eraikuntza metalikoen makina eta ekipoak: 1.000.000 pezeta.

3. lotea: etxetresna elektriko txikiak: 300.000 pezeta.

4. lotea: simulazio-maketa: 150.000 pezeta.

5. lotea: ileapaintze eta estetika ekipoak: 600.000 pezeta.

6. lotea: biltegi altzariak: 700.000 pezeta.

7. lotea: lanerako bankuen egitea: 500.000 pezeta.

8. lotea: bulego altzariak: 390.000 pezeta.

Iragarkiaren kodea: A9706924