96. ALDIZKARIA - 1997ko abuztuaren 11

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

Erriberri aldeko Gizarte Zerbitzu Oinarrizkoen Mankomunitatea

Administrari laguntzaile bat lanaldi erdirako eta oposizio-lehiaketa bidez hartzeko deialdia

Mankomunitate honek administrari laguntzaile bat lanaldi erdirako eta oposizio-lehiaketa bidez hartzeko deialdia egin du, ondoko baldintzei loturik:

1.-Arau orokorrak.

1.1. Deialdi honen ondorioz izendatzen den izangaia lanaldi erdirako lan-kontratudun finkoa izanen da, eta Gizarte Segurantzan kidetuko da eta hartan alta hartuko.

1.2. Izendatzen den izangaiak Mankomunitate hau osatzen duten herrietariko batean bizi beharko du.

1.3. Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bateginean D mailari dagokion ordainsariaren % 50 izanen da urteko ordainsari gordina.

1.4. Lanaldia zerbitzuaren beharretara egokituko da eta Mankomunitateak edozein momentutan alda dezake.

2.-Izangaien beharkizunak.

2.1. Deialdi honetan onartuak izateko, izangaiek baldintza hauek bete beharko dituzte eskabideak aurkezteko epea akitzen den egunean:

a) Espainiako edo Europako Batasuneko bertze edozein Estatutako nazionalitatea edukitzea eta adinez nagusi izatea.

b) Eskola Graduatua, lehen graduko Lanbide Heziketa edo horien baliokideren bat bederen izatea.

c) Eginkizun publikoak betetzeko ezgaitua edo gabetua ez egotea, ez eta inongo administrazio publikoren zerbitzutik baztertua ere.

d) Karguan aritzeko behar den gaitasun fisiko zein psikikoa izatea.

e) Ibilgailuak gidatzeko B-1 motako karnetaren jabe izatea eta joan-etorriak egiteko ibilgailua edukitzea.

3.-Eskabideak.

3.1. Eskabideak Mankomunitateko erregistroan aurkeztu beharko dira, hogeita hamar egun naturaleko epean, deialdia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina. Eskabide horiek deialdi honetan argitaratzen den ereduari lotu beharko zaizkio, eta haietan, eskabideak aurkezteko eman den epea akitzen denerako, eskatzen zaizkien baldintza guzti-guztiak betetzen dituztela adierazi beharko dute izangaiek.

3.2. Izangaiek, oinarri hauen 2.1 puntuan galdatzen diren baldintzak betetzen direla frogatzen duten agirien jatorrizkoak edo notario nahiz administrazio bidez konpultsatutako kopiak erantsi behar dituzte.

3.3. Azterketa eskubideengatik, Erriberri aldeko Gizarte Zerbitzu Oinarrizkoen Mankomunitateak Nafarroako Aurrezki Kutxan duen 2054-0034-4-2-300000224.1 kontuan bi mila (2.000) pezeta ordaindu izanaren ziurtagiria erantsiko zaio probetan parte hartzeko eskabideari.

3.4. Eskabideak aurkezteko epea luzaezina izanen da.

4.-Izangaien onarpena.

4.1. Eskabideak aurkezteko epea amaiturik, mankomunitateburuak onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onetsiko du eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadin aginduko.

4.2. Izangai baztertuek, behin-behineko zerrenda Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ondoko hamar egun baliodunen barrenean erreklamazioak egiten ahalko dituzte eta eskabidean edo aurkeztutako agirietan formazko okerrik baldin bada, zuzendu.

4.3. Erreklamazio epea iraganik eta horiek ebatzitakoan, mankomunitateburuak onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onetsiko du eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadin aginduko. Horrekin batean probak hasteko eguna ere argitaratuko da.

5.-Epaimahaia.

5.1. Kide hauek osatuko dute epaimahaia:

Mahaiburua: Juan Carlos Zabal Saenz jauna, Erriberri aldeko Gizarte Zerbitzu Oinarrizkoen Mankomunitateko burua.

Ordezkoa: Angel Arnaudas Granell jauna, Erriberri aldeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko buruordea.

Mahaikidea: Rubén Mina jauna, Mankomunitateko batzarkidea.

Ordezkoa: Mankomunitateko batzarkidea.

Mahaikidea: gizarte zerbitzu oinarrizko bateko langilea.

Ordezkoa: gizarte zerbitzu oinarrizko bateko langilea.

Mahaikidea: Mankomunitateko udalen bateko idazkaria.

Ordezkoa: Mankomunitateko udalen bateko idazkaria.

Mahaikide-idazkaria: José Luis Unzué Ruiz, Mankomunitateko idazkaria.

Ordezkoa: José Javier Remirez de Ganuza Casado jauna, Beireko eta Pitillasko idazkaria.

5.2. Hautapen probak hasi aurretik eratu beharko du epaimahaiak, eta eratzea baliozkoa izateko, baita jarduteko ere, kideen erabateko gehiengoak bederen egon beharko du bertan.

5.3. Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdi honetako oinarriak ulertu eta aplikatzerakoan sor daitezkeen arazo guztiak.

5.4. Epaimahaiak aholkulariak ekartzen ahal ditu proba guztietarako edo zenbaitetarako bakarrik. Aholkulari horiek beren arlo teknikoan aritzera mugatuko dira.

6.-Oposizio-lehiaketaren garapena.

6.1. Oposizio-lehiaketa bi alditan gauzatuko da, lehiaketaldia lehenbizi eta oposizioaldia gero.

6.2. Gero, epaimahaiak aditzera emanen ditu behar den tenorean eta erregelamenduaren arabera gainerako proben iragarkiak, Mankomunitatearen bulegoetan.

7.-Lehiaketaldia.

7.1. Izangaiek alegaturiko merezimenduak baloratuko ditu epaimahaiak, ondoko baremoari jarraikiz. Merezimendu guztiak agiri bidez frogatu behar dituzte izangaiek, oposizio-lehiaketan parte hartzeko eskabidea aurkeztean, bai jatorrizko agiriak bai behar bezala konpultsatuak erabiliz horretarako. Horrela egiten ez bada, ez aurkeztutzat joko dira.

7.2. Merezimenduak:

a) Administrazio publikoetan administrari laguntzaile izanik egindako zerbitzuak: 4 puntu urte bakoitzeko. Atal honetan gehienez ere 20 puntu emanen dira.

Kreditatzen den esperientzia denbora urte osoei ez badagokie, behar den proportzionaltasuna aterako da.

b) Administrari lanarekin ikustekoa duten ikastaroengatik, horrela emanen dira puntuak:

-Ikastaroak 20 ordu baino gehiagokoak badira kontatuko dira, eta horrela: 0,10 puntu ordu bakoitzeko eta gehienez ere 10 puntu.

Lehiaketari dagokionez, gehienez ere 30 puntu emanen dira.

7.3. Epaimahaiak, argigarriak eta datu osagarriak eska ditzake aldioro lehiatzaileek alegaturiko merezimenduen gainean.

7.4. Lehiaketaldia akitutakoan, epaimahaiak aditzera emanen du izangaien zerrenda, Mankomunitatearen bulegoetan. Lehiaketaldian izangai bakoitzak erdietsi dituen puntuak zehaztuko dira orduan.

8.-Oposizioaldia.

8.1. Oposizioaldia ondoko ariketek osatuko dute:

a) Lehen ariketa.

II. eraskineko gaiez hamar galdera erantzun beharko dira. 0 puntutik 20ra bitarteko balorazioa.

b) Bigarren ariketa.

Aritmetika eta kalkulu arloko hamar buruketa egitea.

0 puntutik 20ra bitarteko balorazioa.

c) Hirugarren ariketa.

Idazketa lana, eskuzko idazmakinaz garbian emana, gizarte zerbitzu oinarrizkoan administrari laguntzaile gisa egin beharreko lanaren gaineko mintzaldiaz.

0 puntutik 20ra bitarteko balorazioa.

d) Buruz buruko elkarrizketa.

Izangaiek elkarrizketa egin beharko dute epaimahaiko kideekin, gizarte zerbitzuen arloko gai orokorrez edo egin beharreko lanarekin ikusteko duten gai zehatzen gainean.

Gehienez ere 10 puntu emanen dira.

Epaimahaiak erabakiko du kasu bakoitzean probek zenbat iraunen duten.

8.2. Epaimahaiko kide bakoitzak bere aldetik eginen du kalifikazioa eta kalifikazio guztien banaz-bertzekoa izanen da kasuan kasuko ariketa atalaren puntuazioa.

8.3. Ariketa bakoitza bukatutakoan, epaimahaiak hurrengo ariketa noiz eta non eginen den aditzera emanen du, baita zer kalifikazio erdietsi diren ere.

8.4. Probak egiteko plika itxien sistema erabiliko da, eta deialdi bakarrean eginen dira, eta hartara izangaiek Nortasun Agiri Nazionala aldean daramatela joan beharko dute. Agertzen ez diren izangaiak bazterturik geldituko dira.

8.5. Epaimahaiak, ariketa batzuk edo guztiak, egun berean egitea erabaki dezake nahi badu.

9.-Gainditzen dutenen zerrenda.

9.1. Azken ariketaren kalifikazioa akiturik, epaimahaiak, izangai bakoitzak lehiaketaldian eta oposizioaldian erdietsitako kalifikazioak batu eta gainditu dutenen zerrenda, erdietsitako puntuazioaren hurrenkera eta izendapen proposamena aditzera emanen ditu Mankomunitatearen bulegoetan.

9.2. Izendapen proposamena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ondoko 30 egunen barnean, izangaiak ondoko agiriak ekarri beharko ditu:

a) Nortasun Agiri Nazionalaren fotokopia konpultsatua.

b) Interesatuak karguan aritzea galarazten dion eritasun edo akats psiko-fisikorik ez duela egiaztatzen duen agiri mediko ofiziala.

c) Zinpeko aitorpena, eginkizun publikoetan aritzeko ezgaitua edo gabetua ez dagoela eta inongo administrazio publikoren zerbitzutik baztertua ez dela izan dioena.

9.3. Ezarri epearen barrenean eta behar adina frogaturiko ezinbertzekoak salbu, izangai proposatuak agiri horiek aurkezten ez baditu, ezin izanen da lan- kontratua sinatu eta baliorik gabe geldituko dira jarduketa guztiak, hasierako eskabidean faltsukeriagatik izan dezakeen erantzukizuna deusetan galarazi gabe.

9.4. 9.3 atalekoa gertatuz gero, Mankomunitateak 9.1. zenbakian aipatu zerrendan puntuazioaren ariora ondotik heldu diren hurrenez hurreneko izangaiekin beteko du hutsunea.

10.-Izendapena eta lanpostuaren jabetza hartzea.

10.1. Hautabidea bukaturik, Mankomunitateak proposatutakoa izendatuko du, Erriberri aldeko Gizarte Zerbitzu Oinarrizkoen Mankomunitateko lanaldi erdirako lan-kontratudun finkoa izan dadin.

10.2. Izendapen hori Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da.

10.3. Izangai izendatuak hilabetea izanen du izendapena jakinarazten denetik lanpostuaren jabetza hartzeko. Aipatu epearen barrenean eta ezinbertzekoak salbu, jabetza hartzen ez badu, Erriberri aldeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko lan-kontratudun finkoa bilakatzeko eskubide guztiak galduko ditu eta 9.4 oinarrian erran bezala beteko da lanpostua.

11.-Helegiteak.

12.1. Deialdi honen aurka, bere oinarri eta aplikazio egintzen aurka, indarra duen legeriak Nafarroako toki entitateendako ezarritako helegiteak paratzen ahal dira.

Erriberrin, mila bederatziehun eta lauretan hogeita hamazazpiko maiatzaren hogeita zazpian. Mankomunitateburua, Juan Carlos Zabal Saenz.

I. ERASKINA

Izena:

N.A.N. zenbakia: ...............

Sorteguna:

Sorterria: ................................. ( )

Bizilekua:

Karrika:

Zenbakia: ................

Posta kodea: .............

Telefonoa: ...............

Zure aitzinera agertzen da eta azaltzen du:

Administrari laguntzaile bat lanaldi erdirako eta oposizio-lehiaketa bidez hartzeko deialdian onartua izatea eskatzen duela.

Karguan aritzeko galarazten dion eritasun edo akats fisikorik ez duela.

Indarra duten xedapenetan ezarritako ezgaitasun bakarrik ere ez duela.

Ez dela inongo administrazio publikotako zerbitzutik berezia izan disziplina espediente bidez, eta eginkizun publikoetan aritzeko desgaiturik ez dagoela.

Deialdian galdatzen den titulazioa duela.

Eskabideak aurkezteko epea akitzen den egunean, galdaturiko baldintza guztiak betetzen dituela.

Horrenbertzez,

Eskatzen du eskabide hau onartzea eta, hortaz, administrari laguntzaile bat lanaldi erdirako eta oposizio-lehiaketa bidez hartzeko deialdira onartua izan dadila.

............(e)n, 1997ko .......aren .......(e)an.

(Sinadura)

Erriberri aldeko Gizarte Zerbitzu Oinarrizkoen Mankomunitateko burua.

II. ERASKINA

1.-Nafarroako Toki Administrazioa: toki entitate motak. Mankomunitateei buruzko aipamen berezia. Kontzeptua eta xedeak. Haien estatutuak. Antolakuntza eta funtzionamendua.

2.-Erriberri aldeko Gizarte Zerbitzu Oinarrizkoen Mankomunitatearen estatutuak. Edukia eta egitura.

3.-Administrazio agiriak: ofizioa, eskabidea, ziurtagiria, akta, zirkularra eta erabakiaren igorpena.

4.-Gizarte zerbitzu oinarrizkoen lege esparrua Nafarroan.

5.-Lan-taldea gizarte zerbitzu oinarrizkoetan.

6.-Gizarte zerbitzuen jardun-eremuak.

Iragarkiaren kodea: A9705792