96. ALDIZKARIA - 1997ko abuztuaren 11

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

C O R E L L A

Obretarako baimena

Corellako Udalak, aurtengo uztailaren hogeita bederatzian egindako osoko bilkura arruntean, honako hau erabaki zuen:

1. Gas Navarra, S.A. konpainiari baimena ematea honako obra hauek egiteko:

-51 ML.eko zanga gasodirako 543. zenbakiko lurzatian, 4. poligonoa, Guarre alderdia.

-135 ML.eko zanga gasodirako 530. zenbakiko lurzatian, 4. poligonoa, Guarre alderdia.

-30 ML.eko zanga gasodirako 387. zenbakiko lurzatian, 4. poligonoa, Pinseque alderdia.

-289 ML.eko zanga gasodirako 350. zenbakiko lurzatian, 4. poligonoa, La Cadena alderdia, eta hartunerako balbula Gas Navarraren neurketa estazio erregulatzailearentzat, aipatu lurzatian ere kokatuko baita.

2. Aipatu obrak egiteko baldintza plegua onestea.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 172. artikulua betez, espedientea jendaurrean egonen da 15 egunez, ukitutakoek bidezkotzat jotzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten.

Corellan, mila bederatziehun eta laurogeita hamazazpiko uztailaren hogeita hamarrean. Alkate udalburua, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: A9707015