96. ALDIZKARIA - 1997ko abuztuaren 11

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

C O R E L L A

Obretarako baimena

Corellako Udalak, aurtengo uztailaren hogeita bederatzian egindako osoko bilkura arruntean, erabakia hartu zuen Gas Navarra, S.A. konpainiari baimena emateko, 40 metro karratuko neurketa estazio erregulatzaile bat eta 30 metroko zanga, lurpeko gasodia sartzeko, egin ditzan La Cadena alderdian, 4. poligonoko 350. zenbakiko identifikazioa katastroan. Gainera, aipatu obrak egiteko baldintza plegua onetsi zuen.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 172. artikulua betez, espedientea jendaurrean egonen da 15 egunez, ukitutakoek bidezkotzat jotzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten.

Corellan, mila bederatziehun eta laurogeita hamazazpiko uztailaren hogeita hamarrean. Alkate udalburua, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: A9707014