96. ALDIZKARIA - 1997ko abuztuaren 11

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A R T A X O N A

Juan Lascarro kaleko etxebizitza enkantean, ehuneko 10 beheraturik

Xedea: ahozko posturen bidezko enkante publikoan Udalaren finka hau saltzea.

Lote bakarra.-Etxebizitza, hirilurreko aberastasunaren egungo katastroaren arabera Juan Lascarro kaleko 6, 1. ezkerrean dagoena eta 1,1 poligonoko 1.700 lurzatiari dagokiona, 89 metro karratukoa. 41 metro karratuko etxabe edo traste-gela bat ere badu hirilurreko aberastasunaren katastroaren arabera.

Hasierako prezioa: 6.196.464 pezeta (5.399.561 pezeta etxebizitzarenak eta 796.904 pezeta etxabearenak edo traste-gelarenak), goiti jo ahalko dena.

Behin-behineko fidantza: lizitatzaileek 75.000 pezetako behin-behineko fidantza jarri beharko dute banku entitateren batean.

Behin betiko fidantza: errematearen zenbatekoaren ehuneko 4.

Noiz eginen den ahozko posturen bidezko enkantea: Artaxonako Udaletxean eginen da 1997ko irailaren 30ean, arratsaldeko ordu batean. Ekitaldi horretan, mahaiburuak behin-behinekoz adjudikatuko dio errematea proposamen merkeenari.

Sesta ematea: enkante honetan tramite hori eginen da.

Espedientea idazkaritzan dago interesatuen eskura.

Artaxonan, mila bederatziehun eta laurogeita hamazazpiko uztailaren hogeita bederatzian. Alkatea, José Joaquín Urra.

Iragarkiaren kodea: A9707013