96. ALDIZKARIA - 1997ko abuztuaren 11

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langilegoa

515/1997 EBAZPENA, uztailaren 22koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Administrazio eta Giza Baliabideen zuzendariak emana, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Traumatologia eta Zirujia Ortopedikoaren Alorreko sendagile espezialista izateko bi lanpostu betetzeko deialdian izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onetsi eta Epaimahaiaren osaketa aldatzen duena.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak eman otsailaren 28ko 245/1997 Ebazpenaren bidez Traumatologia eta Zirujia Ortopedikoaren Alorreko sendagile espezialista izateko bi lanpostu betetzeko deialdiaren testua onetsi zen. Deialdi hori 1997ko apirilaren 2ko 40. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eman zen argitara.

Maiatzaren 21eko 344/1997 Ebazpenaren bidez izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onetsi zen. Zerrenda hori 1997ko ekainaren 16ko 72. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eman ezan argitara.

Erreklamazioak aurkezteko epea bukaturik, bidezko da izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onestea.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren egitura organikoa aldatu duen abenduaren 26ko 604/1995 Foru Dekretuak emandako eginkizunen arabera,

EBATZI DUT:

1. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Traumatologia eta Zirujia Ortopedikoaren Alorreko sendagile espezialista izateko bi lanpostu betetzeko deialdian izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda hau onestea:

-Txanda irekia

Onartuak:

BARANDA ARETA, VALENTIN JORGE

BONETA BEORLEGUI, FERNANDO MARIA

CUESTA GARCIA, AGUEDA

FONTANEDA ESTIVARIZ, JOSE MARIA

GARRALDA GALARZA, GREGORIO

GONZALEZ ARTEAGA, FRANCISCO JAVIER

IZCO CABEZON, TOMAS

LANDA OLLETA, ROBERTO

LOPEZ BLASCO, JOSE JAVIER

MARTINEZ CORNAGO, MARIA CONCEPCION

MARTINEZ MARISCAL, JUAN

MOZOTA BERNAD,ALVARO

RECARTE PEREZ DE CIRIZA, ANGEL MARIA

REDIN HUARTE, JUAN MIGUEL

REPARAZ PADROS, JAVIER

ZABALZA HERMOSO DE MENDOZA, NORBERTO

Baztertuak: Inor ere ez.

-Igoera txanda

Onartuak: Inor ere ez.

Baztertuak: Inor ere ez.

2. Epaimahaiaren osaketa aldatzea: Luis Alzueta Zubiri jaunaren ordez Javier Muñoa Arbillaga jauna arituko da Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak izendaturiko espezialitateko sendagile gisa eta Carlos Monterrubio Murugarren jaunaren ordez José Ignacio Sola Jiménez jauna, Nafarroako Ospitaleko Langileri zuzendaria, arituko da mahaikide-idazkari lanetan.

3. Adieraztea oposizioaldiaren lehen ariketa 1997ko urriaren 6an hasiko dela, arratsaldeko 4:00etan, Nafarroako Ospitaleko Irakaskuntza Gelan, Iruñeko Irunlarrea kalean, z.g.

4. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadin agintzea.

5. Honako Ebazpena igortzea epaimahaikideei eta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileriaren Kudeaketa, Sarrera eta Barne Igoerarako Zerbitzura eta Deialdiak Izapidatzeko Unitatera, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hamazazpiko uztailaren hogeita bian.-Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Administrazio eta Giza Baliabideen zuzendaria, Ignacio M. Recondo Aizpuru.

Iragarkiaren kodea: A9706895