96. ALDIZKARIA - 1997ko abuztuaren 11

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

TORRES DEL RIO

Likidazioaren jakinarazpena

Azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1 eta 2 artikuluan aurreikusi moduan, alkatearen 1997ko uztailaren 24ko Ebazpena, ordezko exekuzioaren kostuagatiko zorraren likidazioa egiten duena, jakinaraztea ezinezkoa izan denez, honen bitartez betetzen da aipatu Legearen 59.4 artikuluan xedatutakoa:

Ikusirik Martina Yoldiren ondorengo ezezagunen jaraunspen banatugabeko aurri egoeraren espedientea eta ordezko exekuzioarena.

Kontutan hartuta eraikina botatzeko ordezko exekuzioaren gastuek aipatu jabearen kontura izan behar dutela, ebatzi dut:

1. Ordezko exekuzioaren eta aurri egoeraren gastuen likidazio hau egitea: aurri egoeraren txosten teknikoa: 22.092 pezeta. Botatzeko obraren zuzendaritza: 43.695 pezeta. Eraikina bota eta obra hondakinak ateratzea: 319.000 pezeta. Likidazioa, guztira: 384.787 (hirurehun eta laurogeita lau mila zazpiehun eta laurogeita zazpi) pezeta.

2. Diru hori ordaintzera beharturik deklaratzea Martina Yoldiren jaraunspen banatugabeari edo ondorengo ezezagunei. Zor honen berri ematen zaie Udaletxeko iragarki oholean eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean ediktuak jarriz.

3. Hamabost eguneko epea jartzea espediente honetako interesatuei entzutea emateko.

4. Ebazpenaren 1. lerroaldean aipatu kopurua Udalaren diruzaintzan beharko da sartu 30 eguneko epean, jakinarazpen hau argitaratzen denetik. Epe hori zorra ordaindu gabe iraganez gero, premiamendu bidez ordainaraziko da.

Ebazpen honen aurka administrazioarekiko errekurtsoa jarri ahalko da zuzenean Nafarroako Auzitegi Nagusiko arlo bereko Sailean, jakinarazpenaren biharamunetik bi hilabeteko epean edo, aldez aurretik eta nahi izanez gero, gora jotzeko errekurtsoa Nafarroako Administrazio Auzitegian, jakinarazpenetik hilabeteko epean.

Torres del Rion, mila bederatziehun eta laurogeita hamazazpiko uztailaren hogeita zortzian. Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: A9706997