96. ALDIZKARIA - 1997ko abuztuaren 11

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

C O R E L L A

Hasierako onespena Corellako arau subsidiarioetako 223.4 e) artikuluaren aldaketari

Corellako Udalak, aurtengo uztailaren 29an egindako osoko bilkura arruntean, hasiera batez onestea erabaki zuen Corellako arau subsidiarioetako 223.4 e) artikuluaren laugarren puntuko aldaketa.

Nafarroako Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legearen 115. artikulua betez, aldaketaren espedientea jendaurrean egonen da interesatuek hilabetez alegazioak egin ditzaten, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina.

Corellan, mila bederatziehun eta laurogeita hamazazpiko uztailaren hogeita hamarrean. Alkate udalburua, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: A9706994