96. ALDIZKARIA - 1997ko abuztuaren 11

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A R E L L A N O

Herrilur baten hasierako desafektazioa

Arellanoko Udalak, 1997ko uztailaren 15ean egindako osoko bilkuran, lursail hau herrilur erabileratik desafektatzea erabaki zuen:

1. poligonoa, 40. lurzatia, La Somada alderdia, 6.000 metro karratu.

Desafektazioaren xedea aipatu lurra Javier Arrastia Martínez jaunari saltzea da, zerritegia jar dezan.

Aipatu erabakia entitatearen iragarki oholean egonen da ikusgai, eta espedientea, bulegoetan.

Argitara ematen da bidezko alegazio edo erreklamazioak hilabetez egin daitezen, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 140. artikuluan eta Nafarroako Toki Entitateen Ondasunei buruzko Erregelamenduaren 144. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Arellanon, mila bederatziehun eta laurogeita hamazazpiko uztailaren hogeita lauan. Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: A9706993