96. ALDIZKARIA - 1997ko abuztuaren 11

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

E G U E S I B A R

Behin betiko onespena Gorraizko S.3 unitatea ukitzen duen xehetasun azterlanaren aldaketari

Eguesibarko Udalak, 1997ko ekainaren 10eko osoko bilkuran hartutako erabakiaren bitartez, behin betikoz onetsi zuen Castillo de Gorraiz, S.A.k aurkeztutako xehetasun azterlanaren aldaketa, Gorraizko plan partzialeko S.3 unitateari dagokiona.

Erabaki horretan zehaztapen hauek ezarri ziren:

a) Beheko solairuetako erabilera komertziala, 4. planoan datorrena, osasun laguntzarako eta ostalaritzako osagarrietarako soilik izanen da, xehetasun azterlanaren txostenean biltzen den moduan.

b) Etxebizitzarako erabilera ostalaritzakoa izanen da erabat (hotela, apart-hotela, e.a.) eta ez da lehen okupazioko lizentziarik emanen, ezta bizigarritasun zelularik ere ostalaritza kontuko erabilerarik ez bada etxebizitzetan.

c) Eraikigarritasuna barneko lurzati batzuetatik besteetara aldatzeko xehetasun azterlanak tramitatu beharko dira.

Aditzera ematen da, Nafarroako Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legearen 119-3 artikuluan xedatutakoa betez.

Eguesen, mila bederatziehun eta laurogeita hamazazpiko uztailaren hogeita zortzian. Alkatea, José María Senosiáin.

Iragarkiaren kodea: A9706977