96. ALDIZKARIA - 1997ko abuztuaren 11

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

U X U E

Enkante publikoa obrak kontratatzeko

Uxueko Udalak lizitaziorako deia egiten du, ondoren aipatzen diren obrak adjudikatzeko baldintza orokor hauen arabera:

Kontratuaren xedea: pilotalekua estali eta ixtea.

Kontratazio mota: enkante publikoa.

Aurrekontua, gehieneko gasturako: pezetak, 18.402.039.

Enpresaren sailkapena: C taldea, 4. azpitaldea, E kategoria.

Egiteko epea: 6 hilabete.

Proposamenen aurkezpena: 1997ko abuztuaren 26ko arratsaldeko ordu bata arte Udalaren erregistroan.

Aurkeztu beharreko agiriak: baldintza ekonomiko administratibo partikularren pleguan ageri direnak. Ekarri beharreko agiriek jatorrizkoak beharko dute izan edo kopia kautotuak.

Beste baldintzak: behin-behineko fidantza, enkantean parte hartzekoa: 50.000 pezeta.

Kartazalak irekitzea: Kontratazio Mahaiak irekiko ditu 1997ko abuztuaren 27ko arratsaldeko ordu batean, udal bulegoetan.

Uxuen, mila bederatziehun eta laurogeita hamazazpiko uztailaren hogeita seian. Jarduneko alkatea, Juan Ramón Burgui Ongay.

PROPOSAMEN EKONOMIKOAREN EREDUA

................ J/A-k, obra kontratistak, ..... zenbakiko I.F.Z. izan eta ............ herriko ...........(e)n helbide duenak, Uxueko Udalaren pilotalekua estali eta ixteko obretarako proiektuaren, baldintza teknikoen pleguaren eta klausula ekonomiko administratiboen pleguaren berri izanik, konpromezua hartzen du haiek egiteko aipatu agiriei jarraituz, .............. (letraz eta zenbakiz) ............... pezetaren truke, BEZa barne.

(Data eta sinadura)

Iragarkiaren kodea: A9706976