96. ALDIZKARIA - 1997ko abuztuaren 11

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A R B I Z U

Obra lehiaketa

Lehiaketaren xedea: Arbizuko industrialdeari dagokion Utzubar exekuzio unitatea urbanizatzeko lanak esleitzea.

Hasierako aurrekontua: 186.369.808 pta., obra burutzea, gastu orokorrak, E.I. eta B.E.Z. barne.

Behin-behineko fidantza: 3.727.396 pta.

Gehieneko epea, burutzeko: 12 hilabete.

Eskaintzak: Udal idazkaritzan aurkeztu beharko dira iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik 20 laneguneko epearen barrenean, eskaintzak aurkezteko epearen azkeneko egunaren 13:00ak arte.

Aurkeztu beharreko agiriak: baldintza tekniko administratibo partikularren pleguan agertzen direnak. Aurkezten diren agiriek jatorrizkoak edo kautotuak izan beharko dute.

Baldintza tekniko ekonomiko administratiboen plegua zein lanen proiektuak lizitatzaileen eskura daude bere azterketarako (Ulzama Digital, Iturrama kalea, 9, tel.: 196688, Iruña), baita proposamen eredua ere.

Proposamen ekonomikoa: eskaintzak aurkezteko epea bukatu eta biharamunetik kontatzen hasita zazpigarren laneguneko 13:00etan irekiko dira.

Arbizun, mila bederatziehun eta laurogeita hamazazpiko uztailaren hamalauan. Alkate lehendakaria, Patxi Leiza Berastegi.

Iragarkiaren kodea: A9706822