96. ALDIZKARIA - 1997ko abuztuaren 11

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

S A N S O L

Aurrekontu orokor eta bakarraren onespena

Sansolgo Udalak, 1997ko uztailaren hamaikan egindako osoko bilkuran, aho batez erabaki zuen 1997ko aurrekontu orokor eta bakarra onestea.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 276. artikuluan xedatutakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hamabost egun baliodunez, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik, herritarrek eta interesatuek aztertu eta bidezkotzat jotzen dituzten erreklamazioak egin ditzaten.

Erreklamaziorik egiten bada, osoko bilkuran hartuko da erabakia haiek ebazteko eta behin betikoz onetsiko da aurrekontua.

Ez bada erreklamaziorik egiten, aurrekontua behin betikoz onetsitzat hartuko da, aurreko zenbakian adierazi jendaurreko epea iragandakoan.

Sansolen, mila bederatziehun eta laurogeita hamazazpiko uztailaren hogeita batean. Alkatea, María Asunción Beraza Oroquieta.

Iragarkiaren kodea: A9706808