96. ALDIZKARIA - 1997ko abuztuaren 11

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

G A R E S

Xehetasun azterlanaren hasierako onespena

Udalak, 1997ko ekainaren 27an egindako osoko bilkuran, aho batez erabaki zuen Zabalzagain, S.L.k sustatutako xehetasun azterlana hasiera batez onestea. PAD 9-1 eta 2 zuzeneko jarduketa unitateei dagokie.

Jendaurrean egonen da hamabost egunez iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik, Lurraldearen Antolamenduari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legearen 119. artikuluan ezarritakoari jarraituz.

Garesen, mila bederatziehun eta laurogeita hamazazpiko uztailaren hogeita batean. Alkate udalburua, Francisco Javier Vélez Medrano.

Iragarkiaren kodea: A9706807