96. ALDIZKARIA - 1997ko abuztuaren 11

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

G A R E S

Hasierako onespena planeamenduko arau subsidiarioen aldaketa puntualari

Udalak, 1997ko uztailaren hemezortzian egindako osoko bilkuran, aho batez erabaki zuen herriko arau subsidiarioen aldaketa puntuala hasiera batez onestea. Aranzazu Bacaicoa Lana andreak sustatu du espedientea katastroko 23. poligonoko 1. lurzatiari hiri lurzoruaren sailkapena emateko.

Jendaurrean egonen da hilabetez iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik, Lurraldearen Antolamenduari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legearen 127.1 eta 115.2 artikuluetan ezarritakoari jarraituz.

Garesen, mila bederatziehun eta laurogeita hamazazpiko uztailaren hogeita batean. Alkate udalburua, Francisco Javier Vélez Medrano.

Iragarkiaren kodea: A9706806