96. ALDIZKARIA - 1997ko abuztuaren 11

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

E R R O I B A R

Arau subsidiarioen hasierako onespena

Erroibarko Udalak, 1997ko ekainaren hemeretzian egindako bilkuran, hasiera batez onetsi zituen Erroibarko hirigintzako planeamenduaren arau subsidiarioak, hasierako testutik funtsezko aldaketak egin baitira.

Hilabetekoa da alegazioak aurkezteko epea, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik. Idatziz aurkeztu beharko dira udal idazkaritzan, bertan baitago espedientea, kontsultatu nahi duten interesatuen eskura.

Erron, mila bederatziehun eta laurogeita hamazazpiko uztailaren hogeita hiruan. Alkatea, Pedro Garrido Belza.

Iragarkiaren kodea: A9706805