96. ALDIZKARIA - 1997ko abuztuaren 11

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

T A F A L L A

E D I K T U A

Tafallako Udaleko alkate udalburuak, 1997ko uztailaren 16an, hitzez hitz honako hau dioen ebazpena eman zuen:

Ikusirik Udal honetako zinegotzia den Blanca Espinal Sola andreak uko egin diola Gobernu Batzordeko kide izateari.

Batzorde horrek, bildu ahal izateko, Legeak eskatzen duen kopurua behar duenez, 6 kide alegia:

Ebatzi dut:

Lehendabizi.-Blanca Espinal Sola andrea, Eusko Alkartasunaren ordezkariaren Gobernu Batzordeko kide izateko izendapena atzera botatzea.

Bigarrenik.-María Rosa Celaya Fernández andrea izendatzea Gobernu Batzordeko kide.

Hirugarrenik.-Jakinaraz bekie ebazpen honetaz interesatuei eta izendapena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu, A.F.E.ren 46. artikuluan aurreikusitako ondorioetarako.

Tafallan, mila bederatziehun eta laurogeita hamazazpiko uztailaren hamaseian. Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: A9706803