96. ALDIZKARIA - 1997ko abuztuaren 11

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

L A R R A I A

1997ko aurrekontu orokor eta bakarra

Kontzeju honek, mila bederatziehun eta laurogeita hamazazpiko uztailaren 2an egindako bilkuran, 1997ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra hasiera batez onestea erabaki zuen, eta jendaurrean jartzea hamabost egun baliodunez Kontzejuaren idazkaritzan, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik, herritarrek edo interesatuek espedientea aztertu eta bidezkotzat jotzen dituzten erreklamazioak egin ditzaten.

Argitara ematen da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/90 Foru Legearen 276. artikuluari jarraituz.

Larraian (Zizur Zendea), mila bederatziehun eta laurogeita hamazazpiko uztailaren hogeita hiruan. Kontzejuburua, Francisco Javier Oroz Astráin.

Iragarkiaren kodea: A9706801