96. ALDIZKARIA - 1997ko abuztuaren 11

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I R U Ñ A

Lehiaketarako deialdia, Garde kaleko Udalaren etxebizitzak konpontzeko

Udalaren Hirigintza Gerentziako Kontseiluak, 1997ko ekainaren 26an egindako bilkuran, besteak beste, erabaki hau hartu zuen:

"Lehiaketa publikorako deia egitea erabaki da, Garde kaleko 12-14-16-18 eta 20ko Udalaren etxebizitzetan paramentu bertikal eta horizontalen estaldurak zaharberritzeko. Aurrekontuak 30.000.000 pezeta egiten ditu, epea 6 hilabetekoa da eta espedientearen parte den baldintza pleguari jarraitu beharko zaio, hori ere onetsi baita.

Gastua "Eraikinen mantenimendua" izeneko 3043201212001 kontusailaren kargura eginen da, Udalaren Hirigintza Gerentziaren egungo aurrekontutik. Obrak adjudikatzen diren diru kopurua aurrekontukoa baino handiagoa bada, aldearen eskaera eginen da Iruñeko Udalaren Gerentzia honetarako."

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hamazazpiko uztailaren hogeita batean. Kontseiluko buruordea, Lidia Biurrun Aramayo.

Iragarkiaren kodea: A9706791