96. ALDIZKARIA - 1997ko abuztuaren 11

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

M I L A G R O

Bake epaile titularraren eta ordezkoaren hautaketa

Botere Judizialari buruzko Lege Organikoaren 101. artikuluan eta Bake Epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamenduaren 5. artikuluan xedatutakoa betez, deialdi publikoa iragartzen da herriko bake epaile titularraren eta ordezkoaren karguak betetzeko, eta 15 egun balioduneko epea ematen, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik, legez eskatzen diren baldintzak beterik, hautatuak izateko interesa dutenek behar den eskabidea aurkez dezaten Udaletxean.

Milagron, mila bederatziehun eta laurogeita hamazazpiko uztailaren hogeita batean. Alkatea, Antonio Barrado Beraza.

Iragarkiaren kodea: A9706789