96. ALDIZKARIA - 1997ko abuztuaren 11

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A L T S A S U

Lehiaketa publikoa, Altsasuko Foruen plaza birmoldatzeko lana esleitzeko

Iragarri egiten da Altsasuko Foruen plaza birmoldatzeko lana esleitzeko lehiaketa publikoa. Lan hori Altsasuko Udalak 1997ko abuztuaren 1ean onartutako proiektu eta baldintza pleguaren arabera egin beharko da. Lanaren aurrekontua 21.913.364 (hogeita bat milioi bederatziehun eta hamairu mila hirurehun eta hirurogeita lau) pezetakoa da, BEZa barne dela.

Lehiaketan parte hartzeko, proposamen egile bakoitzak kartazal bakar bat aurkeztu beharko du, zeinetan behar bezala identifikatu eta sinatutako beste bi kartazal egongo diren. Aipatu kartazalak honako dokumentazioa izango du:

1. kartazala.-Dokumentazioa. Udalak onartutako baldintza administratiboen pleguan aipatutako agiriak edukiko ditu.

2. kartazala.-Iragarki honen beheko aldean datorren ereduari egokitutako proposamen ekonomikoa edukiko du.

1. eta 2. kartazalak dituen aipatu kartazala Udaletxeko idazkaritzan aurkeztu beharko da, iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita hogei eguneko epearen barrenean (larunbatak egun baliodunak izanen dira).

Hurrengo egun baliodunean egingo den ekitaldi publikoan, goizeko hamabietan, lehiaketarako onartutako kartazalak ireki eta irakurri egingo dira.

Dokumentazioa ireki baino lehenago, Udalak (horretarako propio izendatutako epaimahaia) Dokumentazioa izena duten kartazalak zabaldu eta aztertuko ditu barruko ekitaldi batean eta eskatutako agiriak garaiz eta behar den moduan aurkeztu dituzten proposamenak kalifikatu eta ebatziko ditu. Kalifikazio horiek jasoko dituen akta proposamen ekonomikoak zabaltzen diren momentuan irakurriko da.

Udalak abantaila gehien duen proposamenari emango dio lana eta lehiaketa inolako esleipenik gabe utz dezake.

Altsasun, mila bederatziehun eta laurogeita hamazazpiko maiatzaren hamabostean. Alkatea, José Angel Agirrebengoa.

PROPOSAMEN EREDUA

.................jaunak/andreak (izena eta bi deitura)......(e)ko bizilaguna izan eta .........kalean bizi denak,...........NANaren jabe delarik, bere izenean edo....ren izenean (dagokion bezala), Udal honek Altsasuko Foru Plaza birmoldatzeko proiekturako onartutako pleguaren berri izanik, lan osoa egingo duela agintzen du, aipatu agiriei hertsiki jarraikiz,......... pezetaren truke.

(Tokia, eguna eta sinadura).

Iragarkiaren kodea: A9707110