96. ALDIZKARIA - 1997ko abuztuaren 11

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

OHARRA, Nekzaritzako Egituren Zerbitzuak emana, Izurtzu aldeko lurzati berrantolamenduan ordezko lursailen jabetza hartzea aditzera ematen duena.

1997ko uztailaren 21eko Ebazpenaren bidez, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura zuzendari nagusiak xedatu du Izurtzu aldeko interesatuei dagozkien ordezko lursailen jabetza ematea eta, beraz, lursail hauek haien eskura uztea, ohar hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara ematen den egunetik aitzina.

Izurtzuko Kontzejuan interesatuen eskura daude ikusgai alde horretako planoak eta jabe bakoitzari egokitutako loteen zerrenda.

Nekazaritzaren Erreforma eta Garapenari buruzko 1973ko urtarrilaren 12ko Legearen 221. artikuluak adierazten duenari jarraikiz, ohar hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman eta biharamunetik hasita hilabeteko epean, interesatuek erreklamazioak egin ahalko dituzte, lursail berrien benetako edukieraren eta berrantolamendu espedientean agertutakoaren arteko aldea % 2 baino handiagoa baldin bada. Erreklamazio horiek perituaren irizpena beharko dute, Nekazaritzako Egituren Zerbitzuko zuzendariari igorri eta Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorrean aurkeztuko dira.

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hamazazpiko uztailaren hogeita batean.-Nekazaritzako Egituren Zerbitzuko zuzendaria, José Oroz Uriz.

Iragarkiaren kodea: A9706896