96. ALDIZKARIA - 1997ko abuztuaren 11

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

OHARRA, Nekazaritzako Egituren Zerbitzuak emana, Lorka aldeko lurzati berrantolamenduan ordezko lursail berrien jabetza hartzea aditzera ematen duena.

1997ko uztailaren 4ko Ebazpenaren bidez, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura zuzendari nagusiak xedatu du Lorka aldeko interesatuei dagozkien ordezko lursailen jabetza ematea eta, beraz, lursail hauek beren eskura uztea, ohar hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara ematen den egunetik aitzina.

Lorkako Udalean interesatuen eskura daude ikusgai alde horretako planoak eta jabe bakoitzari egokitutako loteen zerrenda.

Nekazaritzaren Erreforma eta Garapenari buruzko 1973ko urtarrilaren 12ko Legearen 221. artikuluak adierazten duenari jarraikiz, ohar hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman eta hurrengotik hasita hilabeteko epean, interesatuek erreklamazioak egin ahalko dituzte, lursail berrien benetako edukieraren eta berrantolamendu espedientean agertutakoaren arteko aldea %2 baino handiagoa baldin bada. Erreklamazio horiek perituaren irizpena beharko dute eta Nekazaritzako Egituren Zerbitzuko zuzendariari igorriko zaizkio.

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hamazazpiko uztailaren hamabostean.-Nekazaritzako Egituren Zerbitzuko zuzendaria, José Oroz Uriz.

Iragarkiaren kodea: A9706706