96. ALDIZKARIA - 1997ko abuztuaren 11

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

INDUSTRI, MERKATARITZA, TURISMO ETA LAN DEPARTAMENTUA. Ediktua.

Apirilaren 22ko 873/1977 Errege Dekretuaren laugarren artikuluan xedatutakoa betez eta bertan aurreikusitako ondorioetarako, aditzera ematen da, Nafarroako Gobernuko Industri, Merkataritza, Turismo eta Lan Departamentuan 1997ko uztailaren 25eko 9:00etan aurkeztu direla "Confederación de Empresarios de Navarra" (C.E.N. anagrama) izeneko lanbide erakundearen estatutu aldatuak. Erakunde horren lurralde eremua Nafarroako Foru Komunitatekoa da, eta dagokion lanbide eremuak hartzen ditu Nafarroan aipatu jardueran ari eta libreki eta beren borondatez elkartzea erabakitzen duten enpresarien erakundeak.

Aldaketa aktaren lehenbiziko bi sinatzaileak José Luis Goñi Negrillos eta José Luis Ayesa Dianda jaunak dira.

Hori guztia aditzera ematen da interesatuek jakin dezaten; honi buruz bidezko juzkatzen dutena alegatzen ahal dute idatziz, honako hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta zortzi eguneko epearen barruan.

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hamazazpiko uztailaren hogeita zortzian.-Lan Zerbitzuko zuzendaria, José María Andueza Azcona.

Iragarkiaren kodea: A9707001