96. ALDIZKARIA - 1997ko abuztuaren 11

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

INGURUGIRO, LURRALDEAREN ANTOLAMENDU ETA ETXEBIZITZA DEPARTAMENTUA. Zehapen espedientea.

Ezinezkoa suertatu denez, oihan arloan indarra duen arauteria hautsi duelako, Maderas Egur-On, S.A.L. enpresari irekitako 86/95 zehapen espedientearen Ebazpena jakinaraztea, Guztiendako Administrazio Prozedura arautzen duen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 135. artikuluan agindu bezala, bidezko da orain honen bidez aipatu Legearen 59.4 artikuluan xedatutakoa betetzea:

586/1997 FORU AGINDUA, maiatzaren 20koa, Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak emana, Maderas Egur-On, S.A.L. enpresaren kontra Nafarroako oihan ondarea babestu eta garatzeari buruzko abenduaren 31ko 13/1990 Foru Legea eta Mendien Erregelamendua hausteagatik hasitako 86/95 zehapen espedientea artxibatzea erabakitzen duena.

Nekazaritza, Abeltzaintza eta Herrien Sustapenerako kontseilariak 1995eko urriaren 30an emandako Foru Aginduaren bidez Maderas Egur-On, S.A.L. enpresari zehapen espedientea ireki zitzaion, 13/1990 Foru Legea hautsi zuelakoan. Arau-haustea izan zen 5 pago baimenik izan gabe botatzea, beharrezkoak ez ziren kalteak egitea pagoz landatutako 1,54 hektareako sail batean eta gehiegizko kalteak egitea pagoz landatutako 0,95 hektareako beste sail batean, 1. eta 2. loteen oihan probetxamendua egiterakoan. Lote horiek 4.504 pagoz zeuden osatuta eta salatutako enpresari adjudikatuak izan ziren, "Monte Legua Acotada" izeneko parajean, Zilbetiko udalerrian (Erroibar), 1995eko ekainaren 21ean. Gehiegizko kalteak 457.764 pezetatan tasatu ziren eta arbolak beren garaia baino lehen botatzeagatik sortutako kalteak 1.103.398 pezetatan.

Zehatzeko Ahalmena Erabiltzeko Prozedurari buruzko Erregelamendua onetsi zuen 1398/1993 Errege Dekretuaren 20.6 artikuluan aurreikusitako prozedura ebazteko gehieneko epea akitu ondotik (sei hilabete prozedura hasten denetik), bidezkoa da horren iraungipena ofizio bidez adieraztea, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko 30/1992 Foru Legearen 43.4 artikuluarekin bat etorriz, eta bidezkoa da, orobat, salatuari egotzitako arau-haustearen preskripzioa adieraztea, hura egin zenetik 12 hilabete baino gehiago iragan direlako.

Horrenbestez, Mendien Erregelamendua aldatzeari buruzko 141/1996 Foru Dekretuaren 120. artikuluari jarraikiz,

AGINDU DUT:

1. Maderas Egur-On, S.A.L. enpresari hasitako 86/95 espedientearen jarduketak artxibatzea, prozedura iraungi eta arau-haustea preskribitu delako, Udalei eta beste interesatuei bide arruntetik legozkiokeen egintzak baztertu gabe.

2. Foru Agindu honen kontra errekurtso arrunta jarri ahalko da Nafarroako Gobernuan, jakinarazpen hau eskuratu eta hilabeteko epearen barrenean, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Foru Legearen 114.etik 116.era arteko artikuluekin bat etorriz.

3. Foru Agindu hau jakinaraztea espedientatuari, salatzaileari, Erroibarko Udalari eta Natura Zaintzeko Zerbitzuari, behar diren ondorioak sor ditzan.

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hamazazpiko maiatzaren hogeian.-Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilaria, Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: A9706071