96. ALDIZKARIA - 1997ko abuztuaren 11

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

LEHENDAKARITZA DEPARTAMENTUA. Jakinarazpen ediktua.

Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1 eta 2 eta 135. artikuluek aurreikusten duten jakinarazpena, alegia, Lehendakaritza kontseilariaren ekainaren 25eko 502/1996 Foru Aginduari dagokiona, ezinezkoa izan denez gero, honen bidez, indarra duen Administrazio Prozedurari buruzko Legearen 59.4 artikuluak xedatutakoa betetzeari ekin zaio:

"60/1997 FORU AGINDUA, 1997ko maiatzaren 28koa, Lehendakaritza eta Barne kontseilariak emana, ikuskizun publikoen eta josteta jardueren arautegia hausteagatik, Marino Vázquez Negro eta Roberto Jorge Luis Pardo Eguaras jaunei 1.000.001 pezetako zehapena ezartzen diena.

Ikusirik, Iruñeko Baiona etorbideko 3an kokatua dagoen "Traveling" tabernan, hau da, Marino Vázquez Negro eta Roberto Jorge Luis Pardo Eguaras jaunek osatutako elkarte irregularraren izenean dagoen horretan, 1995eko urtarrilaren 22an, 4:08an izandako istiluengatik Iruñeko Udaltzaingoak egindako salaketaren ondorioz, Lehendakaritza eta Barne kontseilariaren maiatzaren 3ko 448/1996 Foru Aginduaren bidez Marino Vázquez Negro eta Roberto Jorge Luis Pardo Eguaras jaunei irekitako zehapen espedientea.

Bi espedientatuei banan banako jakinarazpena egiten behin eta berriz saiatu ondoren, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen Ediktu baten bidez karguen plegua jakinarazita, ez ziren alegazioak aurkeztu, eta, horrenbestez, espedientearen instruktoreak 1996ko azaroaren 6ko ebazpen proposamena eman zuen. Bertan seinalatzen da egintzat hartzen den egitate hori ikuskizun publikoak eta josteta jarduerak arautzen dituen martxoaren 13ko 2/1989 Foru Legearen 17.3 artikuluaren lege-haustea dela, aipatutako Foru Legearen 22.8 artikuluaren arabera oso larritzat jotzen dena.

1997ko apirilaren 21eko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean agertutako Ediktuaren bidez jakinarazi zen ebazpen proposamen honen aurrean, espedientatuek ez zuten alegaziorik aurkeztu.

Azaldutakoaren indarrez, eta abuztuaren 4ko 1398/1993 Errege Dekretuak onetsitako Zehatzeko Ahalmena Erabiltzeko Prozedurari buruzko Erregelamenduaren 18 eta 19. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz, eta kasuari aplikatu beharreko arauek ematen dizkidaten ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. "Traveling" tabernaren titularrak diren Marino Vázquez Negro eta Roberto Jorge Luis Pardo Eguaras jaunei 1.000.001 pezetako zehapena ezartzea, ikuskizun publikoen eta josteta jardueren arautegia hausteagatik.

2. Isunaren zenbatekoa edozein banku edo aurrezki kutxatan sartu beharko da, Barne Zuzendaritza Nagusiaren bulegoetan (Karlos III.a etorbidea, 2, 31002 Iruña) jaso ahalko den ordainketa gutunaren bidez.

3. Foru Agindu hau Marino Vázquez Negro eta Roberto Jorge Luis Pardo Eguaras jaunei eta Barne Zuzendaritza Nagusiko Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegoari jakinaraztea, ohartaraziz Nafarroako Gobernuan Foru Agindu honen kontrako helegite arrunta para daitekeela, hau jakinarazi eta hilabeteko epean.

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hamazazpiko maiatzaren hogeita zortzian.-Lehendakaritza eta Barne kontseilaria, Rafael Gurrea Induráin.

Iragarkiaren kodea: A9706713